From Wikipedia, the free encyclopedia
Brubaker 1980ko Stuart Rosenberg estatubatuar zinema zuzendariaren espetxe drama da, Tom Murton eta Joe Hyams idazleen 1969ko Accomplices to the Crime: The Arkansas Prison Scandal ("Krimenerako Eskuhartuak: Arkansaseko Espetxe Eskandalua" liburuan oinarritua. Espetxe batean egiaz gertatutako eskandalu baten xehetasunak azalerazten dira. Robert Redford, Yaphet Kotto, Jane Alexander eta Morgan Freeman aktoreek antzeztu zuten. Morgan Freeman aktorearen lehen antzezpenetako bat izan zen, espetxeko preso gisa.
Brubaker | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1980 |
Izenburua | Brubaker |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dramatikoa eta prison film (en) |
Iraupena | 132 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Stuart Rosenberg Bob Rafelson |
Gidoigilea(k) | W. D. Richter Arthur A. Ross |
Antzezlea(k) | |
Robert Redford Yaphet Kotto Jane Alexander Morgan Freeman David Keith Everett McGill Murray Hamilton Matt Clark M. Emmet Walsh Albert Salmi Val Avery Joe Spinell Harry Groener Noble Willingham John McMartin Lee Richardson Richard Ward Tim McIntire Wilford Brimley Nathan George Brent Jennings Jon Van Ness (en) James Keane Ebbe Roe Smith Kent Broadhurst (en) J. C. Quinn Ritch Brinkley Roy Poole David Harris | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Ted Mann |
Konpainia ekoizlea | 20th Century Fox |
Edizioa | Robert Brown |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Lalo Schifrin |
Argazki-zuzendaria | Bruno Nuytten |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Arkansas |
Historia | |
Nominazioak | |
Jatorrizko gidoi onenaren Oscar Sariaren izendapena jaso zuen: W.D. Richter (gidoia/istorioa) eta Arthur A. Ross (istorioa).
XX. mendean eraikia, Arkansas estatuko Wakefield espetxeko hormen artean 300 preso baina gehiago dira. Urteak igaro ahala, haien egoerak okerrera egin du: eraso sexualak, tortura, egoera txarrean dagoen janaria, osasun aseguruari iruzurra... Droga trafikoaren leku zikina eta bertako zaindarien artean ustelkeria nagusi da. Hori dela eta, zuzendaria aldatu da. Brubaker (Robert Redford) eta Bullen (David Keith) preso berriak espetxera iritsi berri dira, baina preso batzuk Bullen bahitu dute. Bahitzaileek egoera konpontzeko zuzendari berriarekin hitz egitera eskatu dutenean, Brubakerrek bere burua aurkeztu du, zuzendari berria dela esanez, espetxeko errealitatea ikertzeko ezkutuan etorria. Kargua hartu duen une beretik, presoen artean zela zuzenean ikusi ahal izan duen egoera latza eta presoen egoera txarrari amaiera ematen saiatu da...
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.