Bothwelleko gaztelua
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Bothwelleko gaztelua (ingelesez: Bothwell Castle) Eskoziako Bothwell herrian dagoen gaztelua da, Hegoaldeko Lanarkshire eskualdean. A mailako eraikina izendaturik dago.
Bothwelleko gaztelua | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Erresuma Batua |
Herrialdea | Eskozia |
Eskoziako kontseilu gunea | Hegoaldeko Lanarkshire |
Koordenatuak | 55°48′34″N 4°05′42″W |
Historia eta erabilera | |
Fortifikazioaren suntsiketa | XIV. mendea |
Indusketa arkeologikoa | 1981 |
Jabea | Historic Environment Scotland (en) |
Kudeatzailea | Historic Environment Scotland |
Arkitektura | |
Materiala(k) | hareharria |
Ondarea | |
Webgune ofiziala | |
Bothwell eta Uddingston herrien artean kokaturik dago, Glasgowtik 16 kilometro hego-ekialdera, Clyde ibaiaren meandro baten ertzean.
XII mendean Dabid I.a Eskoziakoak David Olifardi eman zion Bothwelleko baroierria baina eskontzen bidez Walter Moraviakoak (Walter of Moray edo Murray) jaso zuen 1252an. Honek eraiki zuen gaztelua, Clyde ibaiaren gaineko toki estrategikoa defendatu asmoz. Hasiera hartan dorre zilindrikoa izan zen, gartzela ere bazena.
Eskoziako Independentzia Gerrak hasi ziren 1296an eta hainbat setioren ondoren oso kaltetua gertatu zen. 1298-99 artean esate baterako Eduardo I.a Ingalaterrakoaren tropek eskuratu zuten dorrea eta eskoziarrek 14 hilabetez setiatu zuten. 1301 urtean berriz ere Eduardok eskuratu zuen, horretarako 6.800 gizon eta gaztelua setiatzeko makinak ekarri baitzituen. 1314 arte ingelesen babeslekua izan zen baina urte horretan Sir Walter FitzGilbert-ek gaztelua errenditu zuen eskoziarrak zetozela ikusita. 1336an berriz ere ingelesek hartu zuten, oraingoan Eduardo III.ak, eta gaztelua konpondu eta Eskoziako bere egoitza bihurtu zuen. Hurrengo urtean Sir Andrew Murray eskoziarrak, lurraldearen berezko jabeak berreskuratu zuen gaztelua.
1362an Douglastarrek ezkontza bidez lurraldea eskuratu zuten eta 1424an Archibald Douglasek Bothwelleko gaztelua berreraiki eta handitu egin zuen. Areto handia eraiki zuen, bai eta dorreak ipar-ekialdeko eta hego-mendebaldeko erpinetan eta azkenik kapera ere bai. Douglastarrek Jakobo III.a Eskoziakoari desafio egin zioten eta ondorioz erregeak Lord Crichtoni eman zion baina hurrengo urteetan hainbat eskutatik pasa zen berriz ere Douglastarrengana itzuli arte. XVIII mendean bertan behera utzia izan zen.
1935ean Historic Scotland erakundeak eskuratu zuen.
Esan behar da hasierako diseinua ez zela inoiz osatzerik lortu. Dorre nagusiak 25 metrotako garaiera dauka eta 19 metrotako diametroa. Hormek 4'6 metrotako lodiera dute. Eskoziako gotorleku militar garrantzitsuenetakoa izan zen.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.