Eskoziako erregea From Wikipedia, the free encyclopedia
Jakue III.a Estuardo, (eskozieraz: James III of Scotland, Eskoziako gaeleraz: Seumas III, Rìgh Alba), (Stirling edo St Andrews, Eskozia, 1451/1452 – Cambuskenneth abadia, Stirling, Eskozia, 1488ko ekainaren 11) Eskoziako Erresumako errege bat izan zen.
Jakue III.a Estuardo | |||
---|---|---|---|
1460ko abuztuaren 3a - 1488ko ekainaren 11 ← Jakue II.a Estuardo - Jakue IV.a Estuardo → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Stirlingeko gaztelua, 1451ko uztailaren 10a | ||
Herrialdea | Eskoziako Erresuma | ||
Heriotza | Stirling, 1488ko ekainaren 11 (36 urte) | ||
Heriotza modua | : guduan hila | ||
Familia | |||
Aita | Jakue II.a Estuardo | ||
Ama | Maria Gelderlandekoa | ||
Ezkontidea(k) | Margarita Danimarkakoa (1469ko uztaila, 1469ko uztailaren 13a (egutegi gregorianoa) - 1486ko uztailaren 14a) | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Haurrideak | |||
Leinua | Estuardo etxea | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria | ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | katolizismoa Erromatar Eliza Katolikoa | ||
Jakue II.a Estuardoren seme nagusia zen. Ingalaterraren aldeko politika jarraitu zuen, eta ez zen gustuko erregea izan, ezta eraginkorra ere eskoziarren interesetarako. Dena den Margarita Danimarkakoarekin ezkondu izanak Orkadak eta Shetlandak eskoziar bihurtu zituen.
Eskoziako nobleziak aurre egin zion eta anaia Alexandro babestu zuen, baina Jakuek hura atxilotu eta mugimendua bertan behera gelditu zen. Anaia aske utzi zuenean, hark Eduardo IV.a Ingalaterrakoarekin itun sekretua sinatua zuela jakin zuen, eta 1479an Ingalaterrari gerra deklaratu zion. 1482an, Eduardo IV.ak Eskozia inbaditzeari ekin zion, Richard III.a Albanyko dukea alboan zuela. Jakue Edinburgheko gazteluan babestu zen. Ingelesek gaztelua setiatu zuten, baina ez zuten eskuratu eta, diru gabe gelditu zirenez, armadak atzera egin zuen Ingalaterrara, Albanyko dukea Eskoziako gobernuaren buru utzita.
Jakuek gobernuko kideak erosi zituen eta gobernu taldea galbidera eraman zuen, berak berriz ere boterea eskuratuz. 1488ko ekainaren 11n, erregeak aurre egin zion nobleek osaturiko armada bati, bere seme nagusia Jakue buru zuela, eta Sauchieburngo borrokan erregea bera eraila izan zen. Horrela Jakue IV.a bihurtu zen errege berri; zabal onartutako tesia da hura aita hiltzeko konploteko kidea izan zela.
Aurrekoa Jakue II.a Estuardo |
Eskoziako Erresumako erregea 1460–1488 |
Ondorengoa Jakue IV.a Estuardo |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jakue III.a Estuardo |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.