From Wikipedia, the free encyclopedia
Bosnia-Herzegovinaren banaketa administratiboa Daytongo Akordioan zehaztu zen. Herrialdea bi entitate konfederatutan dago banaturik: Bosnia-Herzegovinako Federazioa —Federazio Kroaziar-Musulmana ere deitzen diote, eta lurraldearen %51 inguru hartzen du— eta Bosniako Serbiar Errepublika —lurraldearen %49 inguru hartzen du, eta herrialdeko biztanleen %40 inguru—. Bien artean dago Brčkoko Barruti Autonomoa, estrategikoki oso garrantzitsua, Bosniako Serbiar Errepublika bitan zatitzen baitu.[1] Entitate bakoitzak azpibanaketak ditu: Bosnia-Herzegovinako Federazioak kantoiak eta Bosniako Serbiar Errepublikak eskualdeak.
Bosnia-Herzegovinaren banaketa administratiboa | |||||||
Bandera | Armarria | Entitatea | Izena bertako hizkuntzan | Hiriburua | Eremua[2] (km²) | Biztanleria (2013ko errolda)[2] | Hizkuntza ofiziala(k) |
---|---|---|---|---|---|---|---|
Bosnia-Herzegovinako Federazioa | Federacija Bosne i Hercegovine | Sarajevo | 26.182 | 2.219.220 | Bosniera, kroaziera eta serbiera | ||
Bosniako Serbiar Errepublika | Република Српска | Sarajevo (ofiziala), Banja Luka (de facto) | 24.617 | 1.170.342 | Serbiera, bosniera eta kroaziera | ||
Brčkoko Barrutia | Brčko distrikt / Брчко дистрикт | Brčko | 402 | 83.516 | Bosniera, kroaziera eta serbiera |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.