Txistularia From Wikipedia, the free encyclopedia
Bonifazio Laskurain Olano (Irura, 1882ko maiatzaren 6a - Bergara, 1978ko urriaren 9a) gipuzkoar txistularia eta musikagilea izan zen[1]. Iruran jaio arren, umetan joan zen Villabonara bizitzera familiarekin, 8 urte zituenean. Villabonako musika bandan flautina joz hasi zuen musika ibilbidea. Txistua bere anaia Feliperekin hasi zen ikasten, gero Donostian Eusebio Basurkorekin eta 1911. urtean hasi zen Isidro Ansorena maisuarekin. 1916an Bergarara joan bizitzera lanarengatik eta bi semerekin Bergarako txistulari banda osatu zuen, sari ugari eskuratuz[2]. Euskal Herriko Txistularien Elkarteko aitona izan zen eta 1958an ohorezko lehendakari izendatu zuten.
Bonifazio Laskurain | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Irura, 1882ko maiatzaren 6a |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | Bergara, 1978ko urriaren 9a (96 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikagilea eta txistularia |
Fandangoak, arin-arinak, zortzikoak, biribilketak eta hileta-martxak idatzi eta interpretatu zituen. 1962an omenaldia egin zioten Bergaran. Bere konposizio gehienak 1964ean argitaratutako Colección de 100 piezas para txistu liburuan daude jasoak. “Txistuaren poeta” eta “hitzik gabeko bertsolaria” deitu zioten.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.