Bolkanologia sumendietako gertakariak aztertzen dituen geologiaren adarra da. Izena latinetik dator, vulcanus erromatar jainkoaren omenez.
Berez, magma erupzioekin zerikusia duten gertakarien azterketara mugatu beharko balu ere, bolkanologiak lur sabeleko magmen eratze eta azaleratze prozesuak ere aztertzen ditu. Hori guztia plaken tektonikaren erreferentzia esparruan ulertu behar da. Bolkanologoak, sumendiak bisitatzeaz gain, iraganean gertatutako eztanden errauts eta pumitak jasotzen ditu. Egun, dena den, beste arlo bat ere hartzen du: erupzioak iragartzea eta, erupzio arriskua dagoenean, jendeari zer egin adierazteko gizarte jarduerak antolatzea[1].
Esan liteke bolkanologia zientzia gisa joan zen mendearen azkenetan sortu zela, hain zuzen ere Java eta Sumatra uharteen erdian zegoen Krakatoa uhartea suntsitu zenean. Erupzio eskerga hark eratutako olatu erraldoiek 36.000 pertsonaren heriotza eragin zuten[1].
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand in your browser!
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.