Onddo pinua (Boletus pinophilus) Boletaceae familiako onddoa da.[1]
Onddo pinua | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Iraute egoera | ||||||||||||||||||||||||||||
Arrisku txikia (IUCN 3.1) | ||||||||||||||||||||||||||||
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Boletales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Boletaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Boletus | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Boletus pinophilus Pilát & Dermek (1973)
| |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Sinonimoak
Onddo horri onddo beltz kaskagorri, kaskabeltz edo onddo gorria esaten zaio.
Latinezko sinonimoak:
- Boletus aestivalis var. pinicola (Vittad.) Sacc
- Boletus edulis var. pinicola Vitt.
- Boletus edulis f. pinicola (Vittad.) Vassilkov
- Boletus pinicola (Vitt.) Venturi
Deskribapena
Kapela: 20 cm-ko dametrora iristen da, baina ia bikoitza izan dezake. Normalean kapela oso erregularrekoa. Hasieran hemisferikoa da eta gero ganbila. Azala belusatua du, pruinosoa eta kaoba kolore berdina du denean, argitxoagoa edo iluntxoagoa. Kapelaren ertza geruza zuri-horixka batez estalita dago gaztetan.
Tutuak: Nahiko luzeak, oinari itsatsiak, hasieran zuriak eta heltzen denean hori bihurtzen direnak.
Poroak: Lehenengo zuriak, gero horiak eta azkenean oliba kolorekoak; oso estu eta finak, neurri desberdinekoak, ez dira urdintzen ukitzean.
Hanka: Lodia, trinkoa, oso gogorra eta sabelduna. Hasieran zurixka eta gero marroixka. Sare gorrixka batekin, ia oinarriraino.
Haragia: Zuria, baina kapelaren azalaren azpian kolore marroi-ardotsua du. Airearekin ez da kolorez aldatzen eta zapore gozoa eta usain atseginak ditu.[2]
Etimologia: Boletus terminoaren etimologia eztabaidagarria da. Pinophilus berriz, latinetik dator, pino-tik eta grezieratik philos-etik, maitatua, beraz, pinuen maitalea, bere habitat nagusiagatik.
Jangarritasuna
Bikaina. Boletus edulis, Boletus aereus, Boletus reticulatus bezala. Beste espezien aurretik agertzen da eta kalitate onenetakoa du.[3]
Nahasketa arriskua
Boletus aereus-en antza du, eta kapelaren eta oinaren tonu gorrixkengatik bereizten da, eta batez ere kapelaren azalpean dagoen haragiaren koloreagatik.[4]
Sasoia eta lekua
Udaberriaren erdialdetik udazkenera arte bizi da koniferoen basoetan eta baso mistoetan, baina baita pago eta haritzeran ere .[5]
Banaketa eremua
Europa osoan eta mendebaldeko Asian. Pinu sail exotikoetan (Pinus sylvestris adibidez), Ipar Amerikako ekialdean, Mexikon, Hegoafrikan eta Zeelanda Berrian ere badago.
Galeria
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand in your browser!
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.