Boilur beltza (Tuber melanosporum) Tuberaceae familiako onddo hipogeo jangarria da. Onddo honen fruitu-gorputza lur azpian hazten da eta kanpotik, bere itxura patata ilun baten antzekoa da.[1]

Datu azkarrak Sailkapen zientifikoa, Mikologia ...
Boilur beltza
Thumb
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaPezizomycetes
OrdenaPezizales
FamiliaTuberaceae
GeneroaTuber
Espeziea Tuber melanosporum
Vittad., 1831
Mikologia
 
gleba formako himenioa
 
mikorrizak eratzen ditu
 
jateko bikaina da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Itxi

Morfologia

Boilur beltzaren karpoforoa puxika itxurakoa da, irregularra eta 2-8 zentimetroko diametrokoa. Hasieran kolore gorria badu ere, laster ilundu eta beltz bihurtzen da. Garatxoz estalita dago, eta gainean arrakalak dauzka.

Mami konpaktua eta samurra dauka, lehenengo gorrixka edo morea eta azkenean beltza, zain zuri mehez zeharkatutakoa. Usain sarkorra dauka, berezia, eta zapore bikaina.

Espora beltzak dauzka, eztenez estalitakoak.

Ekologia

Onddo sinbionte hau abenduan hasten da karpoforoa ekoizten, baina alerik onenak urtarriletik aurrera bil daitezke, eta martxora arte aurki daitezke. Lurzoru basiko eta ondo drainatuetan bizi da, askotan artadien azpian, baina baita urritzetan, pagoetan eta zumarretan. Mahastiak edo olibondoak egon diren tokietan ere ager daiteke.

Onddo hau lur azpian bizi denez, zaila da aurkitzen. Txakurrak eta txerriak erabiltzen dira beren kokapena zehazteko.

Gastronomia

Onddorik garestienetakoa, oso estimatua da. Bi aste inguruz kontserba daiteke hozkailuan eta ia 10 hilabetez izozkailuan. Mota guztietako janarien ongailu gisa erabiltzen da, saltsak prestatzeko, entsaladetan, pastaren osagarri gisa edo beste elikagai batzuei, esaterako arrautzei, usaina emateko.

Deskribapena

Karpoforoa: Globo formakoa, irregularra, zertxobait zapaldua, 2 - 8 (10) cm-ko diametrokoa. Kolore gorrixkakoa, gero beltz mate eder batekoa. 3 mm-tik 5 mm-ra bitartekoa, garatxo poligonal zabalez estalia. Goiko aldean elkartzen diren luzetarako arrailekin eta oinarrian ildaskek bereiziak, mizelioaren harizpi zuriak ditu oinarrian.

Gleba: Trinkoa, samurra, grisaxka, ondoren, gorrixka edo morexka, azkenik, belztuta, zain zurixkak zeharkatzen dute, finak, adarkatuak. Usain eta zapore oso sendoak eta bereizgarriak.[2]

Etimologia: Tuber terminoa "tuber" "tubero" hitzetatik dator, boilurraren izena Plinio eta beste autore batzuentzat. Melanosporum epitetoa grekotik dator, beltza esan nahi duen "melanos" hitzetik. Esporen koloreagatik.[3]

Jangarritasuna

Bikaina, Tuber brumale delakoaren oso antzekoa. Batzuen aburuz, oraindik hobea da Tuber melanosporum.

Nahasketa arriskua

Tuber brumale boilurrarekin, hau pixka bat txikiagoa da eta zain zuri gehiago ditu.[4]

Oharra: Europako boilurrak hogei eta hamar bat dira, horien artean daude hauek: Tuber aestivum, Tuber uncinatum, Tuber mesentericum etab. beltzak. Horixken artean daude: Tuber magnatum, Tuber excavatum, Tuber rufum, Tuber borchii, etab.

Sasoia eta lekua

Azaroaren azkenetik martxo amaierara arte, neguan heltzen baita. Arte basoetan lurperatua, batzuetan hurritzen, pago zurien eta ezkien azpian, lur karedunetan, bilketa hezitako zakurrekin edo zerriekin egiten da.[5]

Banaketa eremua

Bere habitat naturala Frantziako, Italiako eta Espainiako hegoaldeko basoak dira.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Wikiwand in your browser!

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.

Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.