Blue Collar
From Wikipedia, the free encyclopedia
Blue Collar (euskaraz Lepoko Urdin) 1978ko Paul Schrader estatubatuar zinema zuzendariaren drama filma bat da. Sydney A. Glass-en artikulu batean oinarritua dago. Richard Pryor, Harvey Keitel eta Yaphet Kotto aktoreek antzeztu zuten.
Blue Collar | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1978 |
Izenburua | Blue Collar |
Mugimendua | New Hollywooda |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dramatikoa, krimenezko filma eta detective film (en) |
Iraupena | 114 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Paul Schrader |
Gidoigilea(k) | Paul Schrader Leonard Schrader (en) |
Antzezlea(k) | |
Richard Pryor Harvey Keitel Yaphet Kotto Cliff DeYoung Ed Begley, Jr. Lane Smith Lucy Saroyan Tracey Walter Harry Bellaver Milton Selzer (en) George Memmoli Harry Northup Chip Fields | |
Ekoizpena | |
Konpainia ekoizlea | Tandem Productions (en) Universal Studios |
Edizioa | Bobby Byrne Tom Rolf (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Jack Nitzsche |
Argazki-zuzendaria | Bobby Byrne |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Michigan |
![]() ![]() ![]() ![]() |
AEBtako Erdoilaren gerrikoa delako industria eremuan girotua dago, zehazkiago Michigan estatuan, bertako sindikatueen jardueraren kritika eta langile klasearen bizimodua erakusten ditu.
Berez, Blue Collar edo Lepoko Urdin izendapena, AEBtan industria jarduerako langileak izendatzeko erabiltzen den ezizen edo izendapena da, hortik filma honen izenburua eta gaia.
Argumentua
Michigango Detroit aldeko automobilgintza industriako hiru langileek heuren sindikatuko egoitzan lapurreta burutzea erabaki dute: Zeke Brown (Richard Pryor), Smokey James (Yaphet Kotto) eta Jerry Bartowski (Harvey Keitel). Baina diru-kutxan espero zuten dirua beharrean erakundea estualdian jar dezaketen agiri batzuk topatuko dituzte, hortaz, sindikatuak agiriak berreskuratzeko asmoz edozer egiteko prest azalduko da.
Aktoreak
- Richard Pryor: Zeke Brown
- Harvey Keitel: Jerry Bartowski
- Yaphet Kotto: Smokey James
- Ed Begley, Jr.: Bobby Joe
- Harry Bellaver: Eddie Johnson
- George Memmoli: Jenkins
- Lucy Saroyan: Arlene Bartowski
- Lane Smith: Clarence Hill
- Cliff De Young: John Burrows
- Borah Silver: Dogshit Miller
- Chip Fields: Caroline Brown
- Harry Northup: Hank
- Leonard Gaines: Bird jauna, IRSko gizona
- Milton Selzer: Sumabitch
- Sammy Warren: Barney
- Jimmy Martinez: Charlie T. Hernandez
Kanpo estekak
- Blue Collar filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.