Busturialdeko euskarazko irratia From Wikipedia, the free encyclopedia
Pasealekuko Gaztetxean herri mugimenduek 2008an sortu zuten BUSTI irratia baina handik denbora batera emititzeari utzi zion. 2011n herri mugimenduak arma fabrika izandako ASTRA eraikinera mugitu ziren beraien autogestio eta eraldaketarako ametsak bateratzeko. 2012 urtean zehar egin zen irrati libre bat sortzeko ahalegina, baina momentu hartan ez zen indar nahikorik egon proiektua aurrera eramateko eta berriz geratu zen Busturialdea irrati herrikoirik gabe.
Biztu irratia | |
---|---|
Datuak | |
Mota | irrati-estazioa |
Herrialdea | Espainia |
2016 amaieran ASTRAn irratia berpiztea erabaki zuen ilusioz beteriko gazte talde batek. Aldi berean Metal Fabrika[1] festibal musikalaren sortzaileek irrati baten sorrera ekonomikoki laguntzea interesgarri ikusi zuten. Honela gazteen indarra, aurreko kideen ezagutza, Metal Fabrika kontzertuen diru laguntza, Hackelarreko[2] kideek berreskuratutako ordenagailuak eta Astrak utzitako espazioari esker, irrati estudio xume baina erabilgarri bat sortu zuten. Irratiaren lehen denboraldirako hiru helburu jarri zituzten:[3]
Lehen urtean zuzenean internetez soilik emitituz zuten ibilbidea, baita irratsaioen podcast-ak sortuz ere. ARROSA Irrati Sareko irratsaioak baliatuz oso parrilla interesgarria bete zuten entzule eta irratizale berriak apurka bereganatzea zuten helburu eta bere leloa: BIZTU IRRATIXE!!!![3]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.