euskal filma From Wikipedia, the free encyclopedia
Bizkarsoro 2023ko Josu Martinez bilbotar zuzendariaren film dramatikoa da. Iparraldeko fikziozko herri batean kokatuta dago filma, XX. mendean, eta euskarak eta euskaldunek jasandako errepresioa du hizpide. Filma fikziozkoa izanik ere, benetako istorioak ekarri ditu Martinezek pantaila aurrera, kontatzen baitu nola zigortzen zituzten herritarrak, euskaraz hitz egite hutsagatik.[1]
Bizkarsoro | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2023 |
Izenburua | Bizkarsoro |
Jatorrizko hizkuntza | euskara alemana frantsesa |
Jatorrizko herrialdea | Euskal Herria |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dramatikoa |
Iraupena | 82 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Josu Martinez |
Gidoigilea(k) | Josu Martinez |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Joserra Senperena |
bizkarsoro.eus | |
Film hau, bost laburmetraiaz osaturiko luzemetraia da.[2]
Alegiazko herri batean, bost istorio erreal, 1915etik 1982ra gertatuak, bost ataletan banandurik:
Ahozko lekukotzetan eta idazleen testuetan oinarrituak, haietan barna, XX. mendean zehar Ipar Euskal Herriko herri tipi batek bizitako aldaketa sozialak agerian. Hizkuntza baten erroizte eta hurrentzea. Eta bizirauteko borroka.[3]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.