Bitxikerien kabineteak edo gauza miragarrien gelak esplorazio eta aurkikuntza handien garaietan (XVI eta XVII. mendeak) objektu arraro asko bildu edo erakusten ziren gelak ziren. Hauek naturako erreinu guztiak edo erreinuetakoren bat errepresentatzen zuten, hau da, animaliena, landareena eta minerala, gizakien gauzatzeez gain. Bitxikerien kabineteak gaur egungo museoen aurrekari zuzenak dira.

Thumb
Musei Wormiani Historiako frontispizioa Worm-eko bitxikerien kabinetea erakutsiz

Orokorrean bitxikerien kabineteetan gaza xelebreak, esplorazioetan eginiko aurkikuntzak, instrumentu teknikoki aurreratuak erakusten ziren, Petri Errusiakoren objektu bildumaren kasuaren moduan. Horregatik, zientzia modernoaren garapenenean garrantzizko papera izan zuten, nahiz eta garaiko sinesmenak islatzen zituen ( ez zen arraroa gela hauetan “herensuge odola” edo pertsonai mitikoen hezurdurak topatzea). Katalogoen argitaratzeak, normalean ilustratuak,  garaiko zientzialarien aldetik  edukietara iristea ahalbideratzen zuen. Biologiaren zenbait esparrutako ikerketa goiztiarrak garrantzia izan zuen, fosilen, maskorren eta intsektuen bilduma irisgarriak sortzearen ondorioz.

Beste kasu batzuetan koadro eta margoak biltzen ziren Leopoldo Guillermo artxidukearen kasuan bezala, gaur egungo arte museoen aurrekari moduan har daitezkeelarik.

Bitxikerien kabineteak XVIII eta XIX. mendeetan zehar desagertu ziren. Objektu  interesgarrienak arte eta natur historia museotara eraman ziren.

Sailkapena

Bitxikerien geletan bildumak beraien latineko izenaz izendaturiko lau kategorietan sailkatu zitezkeen.

  • artificialia: giza eskuarekin eginiko edo eraldatutako objektuak pilatzen ziren  bertan (antzinako objektuak, artelanak, etab.).
  • naturalia: naturako izaki eta objektuak biltzen ziren bertan.
  • exotica: landare eta animalia exotikoak biltzen ziren.
  • scientifica: instrumentu zientifikoak biltzen ziren.

Izendapenak

Bitxikerien kabineteak ondorengo izendapenekin ezagutuak izan ziren: Cabinets de Curiosités Frantzian, Wunderkammern Alemania edo Austrian, Wonder Chambers Ingalaterran eta Kunstkammer Danimarkan.

Bitxikerien kabinete handiak

  • Erromatar Eskolako bitxikerien kabinetea Athanasius Kircher jesuitak hasi zuen, 1615ean Alfonso Donninik eginiko  objektuen dohaintza Gehitu zion. Gela hau famatua izan zen Europa osoan zehar.

Bibliografia

  • Under the Sign: John Bargrave as Collector, Traveler, and Witness, Stephen Bann, Michigan, 1995
  • The Origins of Museums: The Cabinet of Curiosities in Sixteenth- and Seventeenth-Century Europe, ed. Oliver Impey and Arthur MacGregor, 2001, paperback, 431 pages, ISBN 1-84232-132-3
  • Cabinets for the curious: looking back at early English museums, Ken Arnold, Ashgate, 2006, ISBN 0-7546-0506-X.
  • Mr. Wilson's Cabinet Of Wonder: Pronged Ants, Horned Humans, Mice on Toast, and Other Marvels of Jurassic Technology, Lawrence Weschler, 1996, trade paperback, 192 pages, ISBN 0-679-76489-5 (see website link above)
  • The Cabinet of Curiosities (novel), Douglas Preston and Lincoln Child, Warner Books, 2003, paperback, ISBN 0-446-61123-9.
  • Helmar Schramm et al. (ed.). Collection, Laboratory, Theater. Scenes of Knowledge in the 17th Century, Berlin/New York 2005, ISBN 978-3-11-017736-7
  • The Lure of Antiquity and the Cult of the Machine: The Kunstkammer and the Evolution of Nature, Art and Technology Horst Bredekamp (Allison Brown, translator) (Princeton: Marcus Weiner) 1995

Kanpo estekak

Wikiwand in your browser!

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.

Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.