Biolin bakarlariarentzako sonatak eta partitak, BWV 1001-1006 (jatorriz Sei Solo - a violino senza basso accompagnato), Johann Sebastian Bach-ek konposatutako sei obren multzoa dira: lau mugimenduz osatutako hiru sonata da chiesa eta dantzetan oinarritutako mugimenduz osatutako hiru partitak osatzen dute. Multzo osoa Nikolaus Simrock-ek argitaratu zuen lehen aldiz 1802an, Bonn-en. Bertan ikus daiteke Bach-en eskuizkribua ez zela erreferentziatzat hartu, eta ondorengo XIX. mendeko hainbat ediziotan akats berdinak errepikatu ziren. Gaur egun, pieza horiek biolinerako errepertorio integralaren parte dira, eta maiz egiten dira interpretazio eta grabazio berriak.
Biolin bakarlariarentzako sonata eta partitak (Bach) | |
---|---|
Jatorria | |
Mugimendua | musika barrokoa |
Ezaugarriak | |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Johann Sebastian Bach |
Historia
Konposizio-data
Bach 1703 inguruan hasi zen lan horiek konposatzen, Weimarren, eta 1720 inguruan amaitu zuen serie osoa, Köthenen kapera maisu (Kapellmeister) zenean.[1] Bertan idatzi zuen gaur egun arte biziraun duen eskuizkribua.
Inspirazio iturriak: lehenagoko konpositoreen lanak
Litekeena da Johann Paul von Westhoff-en biolinerako partitetan inspiratu izana, biek ere garai berean egin baitzuten lan Weimarren, eta bien piezek antzekotasun estilistikoak dituzte. Biolinerako errepertorioa areagotu egin zen urte haietan: Heinrich Ignaz Franz Biber-en biolinerako passacaglia ospetsua 1676 inguruan argitaratu zen; 1682an eta 1696an Westhoff-en biolin bakarlarirako bildumak argitaratu ziren; 1715ean Johann Joseph Vilsmayr-en Artificiosus Concentus pro Camera lana; azkenik, Johann Georg Pisendel-en biolin bakarlariarentzako sonata 1716 inguruan argitaratu zen.
Lehen interpreteak
Sei sonata eta partiten jatorrizko interpretea ez da ezaguna. Baliteke Johann Georg Pisendel eta Jean-Baptiste Volumier izan izana, biak baitziren Dresdeko gorteko biolin-jotzaile trebeak. Joseph Spiess ere izan zitekeen, Köthenen orkestrako burua. Hala ere, ikertzaile batzuek Bach bera izan zela iradoki dute, biolin-jotzaile trebea izan zela baieztatuz; izan ere, bere seme Carl Philipp Emanuel Bach-en arabera, "gaztetan eta ia zahartzaroraino, biolina garbi eta boteretsuki jotzen zuen".[erreferentzia behar]
Obrak eta mugimenduak
1. sonata sol minorrean, BWV 1001
Bigarren mugimendua, fuga, Bachek berak transkribatu zuen organorako (Preludio eta Fuga-n, BWV 539) eta lauterako (BWV 1000).
1. partita si minorrean, BWV 1002
1720ean konposatutako 1. partita, BWV 1002, mugimendu hauek osatzen dute pieza, estilo barrokoko eredu tradizionalaren arabera:
2. sonata la minorrean, BWV 1003
- Grave
- Fuga
- Andante
- Allegro
2. partita re minorrean, BWV 1004
2. partita 1717–1723 bitartean idatzi zuen Bach-ek. Mugimendu hauek osatzen dute:
Ciacconak 15 minutuko iraupena du gutxi gora behera, beraz, gainerako mugimendu guztien iraupena elkartuta ere gainditzen ditu. Biolinerako errepertorioaren gailurretako bat da, eta Bachen garaian ezagutzen ziren biolinaren ia teknika guztiak hartzen ditu. Gainerako mugimenduetatik bereizita interpretatu eta grabatu ohi da. Esaldi sinple batean oinarritzen diren eta baxuan progresio harmonikoetan errepikatzen bariazioek osatzen dute.
3. sonata do maiorrean, BWV 1005
- Adagio
- Fuga (Alla breve)
- Largo
- Allegro assai
Sonata honetako fuga hiruetatik konplexuena eta luzeena da. Sujetua Komm, heiliger Geist, Herre Gott koralean oinarritutakoa da, eta kontrapuntuko hainbat teknika erabili zituen Bach-ek, horien artean stretto-a, inbertsioa eta baita kontrapuntu bikoitza ere.
3. partita mi maiorrean, BWV 1006
Partita honetako hirugarren mugimenduaren Arthur Grumiaux-en bertsioa Voyager espazio-zunden urrezko diskoko lanetako bat da.
Bertsioak
Ia biolin-jotzaile ezagun guztiek grabatu dituzte Bach-en Sonata eta Partitak, batzuek behin baino gehiagotan, hala nola Joseph Szigeti, Nathan Milstein, Yehudi Menuhin, Henryk Szeryng, Hilary Hahn-ek. George Enescu-k ere 1940. hamarkada amaieran grabatu zituen obra guztiak, eta bere ikasleetako batek, Serge Blanc-ek, bere oharrak bildu zituen, gaur egun domeinu publikoko argitalpen batean.
Erreferentziak
Bibliografia
Ikus, gainera
Kanpo estekak
Wikiwand in your browser!
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.