Bilgune Nazionala

From Wikipedia, the free encyclopedia

Remove ads

Bilgune Nazionala (ofizialki eta frantsesez Rassemblement National edo RN, eta 2018ra arte Front National edo FN) frantziar alderdia da, muturreko eskuinekoa, doktrina xenofoba eta frantziar nazionalista duena. Alderdiaren sortzailea Jean-Marie Le Pen izan zen, eta haren alabak, Marine Le Penek hartu zuen ondoren alderdiaren buruzagitza.

Datu azkarrak Datuak, Izen ofiziala ...
Remove ads
Artikulu hau Frantziako Fronte Nazionalari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Fronte Nazionala (argipena)».

FNk 2002ko hauteskundeetan hirugarren indarra izatea lortu zuen, Alderdi Komunista eta UDF edo Frantziako Demokraziarako Batasunaren gainetik.

2002ko lehendakaritzako hauteskundetan bigarren indarra izatea ere lortu zuen, historia eginez. Le Penek %18,86ko portzentajea lortu zuen,alderdi sozialistaren gainetik. Dena den,bigarren bueltan Jacques Chiracen aurka %17,79 lortu zuen, eta azken honek berriz %82,21. 2017ko presidentzialetan bigarren geratu ziren Emmanuel Macronen Errepublika Martxan alderdiaren kontra, bigarren itzulian galduz. Ordutik aurrera Macron da Frantziako lehendakari, nahiz eta Le Penek botu-intentzioan goraka egin.[1]

Remove ads

Erregioekiko jarrera: Euskal Herria

Bere mitinetan Frantziako erregioen ikurrak erabili ohi ditu RNk, nahiz eta Frantzian berezkoa den zentralismoa mantentzearen alde agertu.

EHren kasuan, ez da inoiz berorren ezagutze administratiboren alde agertu, ezein Pirinio Atlantikoetan RNren idazkari den Jean Michel Iratxet, Euskal Hirigune Elkargoaren kontra agertu baitzen, egitura honi egozten zizkion gobernantzarako arazoak zirela medio.[2] Alta, Akitania Berriko Legebiltzarrean akordatu diren euskararen aldeko neurri guztien alde bozkatu du RNk, ikastolekiko eta euskararekiko jarrera baikorra azalduz. Hala ere, Errepublikako hizkuntza ofizial bakartzat frantsesa dute, eta ez beste ezer.

Remove ads

Erreferentziak

Loading content...

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads