From Wikipedia, the free encyclopedia
Bienvenue chez les Ch'tis (euskaraz Ongi etorri Iparraldera, hitzez hitz Ongi etorri Ch'tisenera) 2008ko Dany Boon frantziar zuzendari, gidoigile eta aktorearen komedia film bat da. Bertan, Dany Boon, Alexandre Charlot eta Franck Magnier aktoreek antzeztu zuten.
Bienvenue chez les Ch'tis | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2008 |
Izenburua | Bienvenue chez les Ch'tis |
Jatorrizko hizkuntza | frantsesa Pikardiera |
Jatorrizko herrialdea | Frantzia |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film komikoa |
Iraupena | 106 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Grabazio lekua(k) | Aix-en-Provence |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Dany Boon |
Gidoigilea(k) | Dany Boon Alexandre Charlot Franck Magnier (en) |
Antzezlea(k) | |
Kad Merad Dany Boon Zoé Félix Anne Marivin Line Renaud Stéphane Freiss (en) Michel Galabru Patrick Bosso (en) Bruno Tuchszer (en) Christophe Rossignon Claude Talpaert Fred Personne (en) Guy Lecluyse Jenny Clève Jérôme Commandeur (en) Lorenzo Ausilia-Foret (en) Nadège Beausson-Diagne Philippe Duquesne (en) Zinedine Soualem | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Claude Berri |
Konpainia ekoizlea | Pathé Q27962291 |
Edizioa | Luc Barnier |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Philippe Rombi |
Argazki-zuzendaria | Pierre Aïm |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Frantzia, Bergues eta Salon-de-Provence |
Historia | |
Jasotako sariak | |
Nominazioak | European Film Award – People's Choice Award for Best European Film (en) 21st European Film Awards (en) Dany Boon, Alexandre Charlot |
Ch'tis delako izenburua Frantziako iparraldeko Nord-Pas-de-Calais departamenduan mintzatzen den pikardieraren aldaeraren izena da, hortik Bienvenue chez les Ch'tis izenburua (hitzez hitz, Ongi etorri Ch'tisenera), hots, Ongi etorri Nord-Pas-de-Calaisa. Filmak Frantziako iparraldearen eta hegoaldearen arteko ezberdintasunak umorez erakusten ditu.
Frantziako inoizko filma arrakastatsuena da, denera herrialde hartan 20,5 milioi lagunek ikusi baitute; Belgikan ere ikusle kopuru handia izan zuen. Bitxikeria gisa, Italian tankera bereko Benvenuti al Sud ("Ongi etorri Hegoaldera") eta Benvenuti al Nord ("Ongi etorri Iparraldera") filmak ere egin dituzte, eta antzeko gaia jorratzen duen Ipar Euskal Herrian girotutako Mission Pays Basque filma.
Phillippe Abrams (Kad Merad) Frantziako hegoaldeko Proventzako Salon-de-Provence udalerriko postaria bere gogoz kontra iparraldeko Bergues udalerrira lan egitera bidalia da, Belgikako mugako Nord-Pas-de-Calais departamendura. Hegoalde eguzkitsua ez bezala, iparraldea euritsua da eta ch'tis (hegoaldean "cheutimi") delako hizkuntza arrotzean mintzatzen den jende hotzez beterik dagoela pentsatzen du, baina bertaratutakoan, jende zoragarria ezagutu du. Emaztea (Zoé Félix) nahiko aldendua duenez eta haren arreta piztu nahian, leku hartan sekulako infernua pairatzen ari dela diotso. Egun batez, emaztea bisitan doakio: orduan, Abramsek bere adiskide berriei emazteari sinestarazi dizkion gezur errukitsuak aitortu eta espos-lagun harremana salbatzen lagun diezaioten eskatu die.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.