Biarritzeko bonbardaketa
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Biarritzeko bonbardaketa 1944ko martxoaren 27an egin zuten aliatuen B 24 Liberator hegazkinek, Parmako aireportua erasotzera zihoazela[3]. DCAko alemaniarrek hegazkin bat bota zuten. Guztira, Biarritzen 99 lagun eta Angelun 41 lagun hil ziren[1].
Biarritzeko bonbardaketa | |||
---|---|---|---|
Bigarren Mundu Gerra | |||
Mendebaldeko Frontea | |||
Data | 1944ko martxoaren 27a | ||
Lekua | Biarritz 43°28′N 1°33′W | ||
Koordenatuak | 43°28′N 1°33′W | ||
Emaitza | Hirigunearen suntsipena | ||
Galerak | |||
|
Normandiako Lehorreratzearen atarian egin zen. Dirudienez, indar aliatuen helburua Alemaniako tropak nahastea zen. Astelehena zen, arratsaldeko ordu bi eta erdiak aldera, Ameriketako Estatu Batuetako Armadako 50 bat hegazkin bonbaketari itsasotik sartu ziren eta, zazpi minutu eskasean, 40 bat tona lehergai bota zituzten Biarritz erdigunean. Ia 400 bat eraikin suntsituta edo kaltetuta utzi zituzten Biarritzen eta Angelun. Aireportua ere (jomuga nagusia zen) birrindu zuten.[4]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.