Remove ads
euskal elizgizon eta politikaria From Wikipedia, the free encyclopedia
Bertrand Etxautz[1] (Baigorri, Nafarroa Beherea, 1556 edo 1557 - Tours, Frantziako Erresuma, 1641eko maiatzaren 21a) Henrike IV.a Frantziakoaren kapilau, Baionako apezpiku (1599-1617) eta Toursko artzapezpikua (1617-1641) izan zen. Kalbinismoaren etsai porrokatua zen, besteak beste Baionako elizbarrutian oso sarturik baitzegoen. Erlijio Gerren ondoren, erregeak lurraldeak baketzeko zeraman politikan haren laguntzailerik hurbilenetako bat izan zen. Bere elizbarrutian gertatu ziren Inkisizioaren sorginkeriaren kontrako auzirik sonatuenak, Pierre de Lancre inkisidorearen agindupean. Saint Cyranen babeslea izan zen, eta Esteve Materrak (1617), Joanes Etxeberri Ziburukoak (1636) eta Pedro Axularrek (1643) liburu bana eskaini zioten.
Bertrand Etxautz | |||||
---|---|---|---|---|---|
1617ko ekainaren 26a - ← François de la Guesle (en) - Victor Le Bouthillier (en) → Elizbarrutia: Roman Catholic Archdiocese of Tours (en)
1599ko martxoaren 17a - ← Jacques Maury - Claude de Rueil → Elizbarrutia: Baionako elizbarrutia | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Baigorri, 1556 | ||||
Herrialdea | Nafarroa Beherea, Euskal Herria | ||||
Lehen hizkuntza | euskara | ||||
Heriotza | Tours, 1641eko maiatzaren 21a (84/85 urte) | ||||
Hobiratze lekua | Toursko katedrala | ||||
Hezkuntza | |||||
Hizkuntzak | euskara frantsesa okzitaniera gaztelania latina | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | apaiz katolikoa eta apezpiku katolikoa | ||||
Jasotako sariak | |||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
Bertrand Etxautz Nafarroa Behereko etxe noble eta zaharrenetako baten kumea da. Aita, Antoine Etxautz, zaldun, Etxautz edo Baigorriko bizkonde, Labetze eta Sallejuzango jauna,[2] Joane Labetze eta Grazian Etxautz Baigorriko bizkondearen seme nagusia izan zen. Ama Catherine (beste izenez Suzanne) de Saint-Esteven zuen, Pierre de Saint-Esteven zaldunaren alaba.[3]
Etxautzen 1584ko euskarazko gutun bat gorde da Frantziako Liburutegi Nazionalean, anaiari zuzendua, lehendabizikoz Julien Vinsonek argitaratua (1884).[4]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.