From Wikipedia, the free encyclopedia
Bernardo Provenzano, Binnu u Tratturi sizilieraz deituta (Bernardo Traktorea, etsaiak hiltzeko erabilitako bortizkeria zela eta) (Corleone, Sizilia, Italia, 1933ko urtarrilaren 31 – Milan, Italia, 2016ko uztailaren 13a) Siziliako mafiako (Cosa Nostra) kidea izan zen, mafiako Corleonesi taldearen ustezko burua baita Siziliako mafia osoko capo di tutti capi (nagusi guztien nagusia) ere. Berrogei urtetan baino gehiagotan harik eta 2006an atxilotu zuten arte poliziaren ihesean egon zen.
Bernardo Provenzano | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Corleone, 1933ko urtarrilaren 31 | ||
Herrialdea | Italiako Erresuma (1933ko urtarrilaren 31 - 1946ko ekainaren 18a) Italia (1946ko ekainaren 18a - 2016ko uztailaren 13a) | ||
Heriotza | Ospedale San Paolo (en) , 2016ko uztailaren 13a (83 urte) | ||
Heriotza modua | berezko heriotza: maxkuriko minbizia | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | italiera | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | kriminala | ||
Gurasoak nekazariak eta zazpi anai-alaben hirugarrena, Corleonen hazi zen. Lehenengo hezkuntza amaitu gabe utzi zuen eskola, soroetan lan egiteko. Mafian hogei urte bete gabe sartu zen. Garai horietan Michele Navarra zen Corleoneko mafiako burua, baina Provenzano Luciano Leggio mafiosi gazte eta handinahiarengana hurbildu zen. 1950eko hamarkadaren erdialdean, nagusitasunarengatik Navarra eta Leggio elkarren kontra borrokatu ziren.
1958ko irailean, Michele Navarra zelatatu eta hil zuten 14 pistolarietako bat izan zen Provenzana. Ondorioz, Leggio familiako buru bihurtu zen. Hurrengo bost urtetan, bizirik geratzen ziren Navarraren aldekoak hiltzen lagundu zion Provenzanok Leggiori. Gainerako corleonesi taldekoek bezala, Navarraren gizonak hiltzeagatik bai poliziarengandik bai mafiarengandik ihes egin behar izan zuen Provenzanok hurrengo urteetan.
Leggio bera 1974an atxilotu zuten, eta Toto Riina familiako buru geratu zen. Provenzano corleonesiren bigarrena bihurtu zen, Riinaren eskuineko eskua. Riina mafiako burua zelarik, Provenzanok bigarren eszenan jarduten omen zuen, berak eta Riinak antolatutako negozioen, batik bat heroina salerosketaren alde finantzieroez arduratuta. Riinak abian jarritako Bigarren Mafiako Gerran (1981-1982) Provenzanok zer nolako parte-hartzea izan zuen ez da ezagutzen, baina gatazka honen ondorioz milaka mafiosi hilda suertatu ziren eta corleonesi Siziliako mafiako talde nagusia bihurtu zen.
1980ko eta 1990eko hamarkadetan, Provenzano Bagherian, Palermoko antzinako auzo loriotsuan, gotortu zen, XVIII. mendeko jauregian biziz. Hor, mafiako kideak elkartzen ziren eraikuntza kontratuak trukatzera, elkarrenganako leialtasuna eta isiltasuna bereganatuz.
Salvatore Riina 1993ko urtarrilean atxilotu zuten, eta dozenaka hilketa, tartean Giovanni Falcone eta Paolo Borsellino mafiaren aurkako fiskalenak, agintzeagatik bizitza osorako espetxe zigorra ezarri zioten. Provenzano ere in absentia epaitu zuten hilketa horiengatik.
Ez dago argi Provenzanok Riina berehala ordezkatu ote zuen. Beste bi mafiosik, Leoluca Bagarellak eta Giovani Bruscak, nagusitasun horri desafio egin omen zioten. Dena dela, 1995ean eta 1996an hurrenez hurren atxilotu zuten.
Provenzanoren agintaldian, mafiak ez zuen hain odoltsu jokatu, baina eraginkorrago bilakatu zen. Negozioen interesen kontrajarriak zirela-eta mafiako talde ezberdinek talka egiterakoan, Provenzanok bitartekari lana egiten omen zuen. Gainera, mafiaren kontra gogor borrokatzea aldarrikatzen zutenen aurkako erasoak saihestu omen zituen. Nagusi zuhurra zen, arrisku gutxi hartzen duen horietakoa. Bere kokapena hurbilenetako batzuek baino ez zuten ezagutzen. Telefonoa arbuiatu zuen eta aginduak eta komunikazioak, oro har, eskuz esku banatzen ziren pizzini izeneko papertxoen bidez ematen zituen.
Provenzanoren jarraibideak pazientzia, sailkapena, estatuko instituzioekin elkarbizitza eta finatza publikoetan infiltrazioa. Mafiako arau zaharrak berriz indarrean jarri zituen, nahiz eta, Riina eta Leoluca Bagarellarekin batera corleonesi taldea gobernatzen zuenean, Provenzanok berak bertan behera utzi zituen. Honela, diplomazia bortizkeria baino hobesten zuen.
Hori zela eta, 2002rako Cosa Nostra bi multzotan bereizi zela argi zegoen. Alde batetik, Toto Riina eta Leoluca Bagarella atxilotuak buru zituen talde gogorra, eta bestetik, Provenzano bera, Antonino Giuffre, Salvatore Lo Piccolo eta Matteo Messina Denaro buru zituen talde epela. Lehenengoek Italiako estatua gogor jotzearen alde egiten dute, batik bat 41 bis izeneko legea bertan behera gera dadin. Izan ere, lege horren azpian mafiako buruek espetxetik kanpoko munduarekin harremanak izateko oztopo gogorrak dituzte. Amnesty International taldeak adierazi zuen 41 bisko egoera presoekiko "ankerra, gogorra eta degradatzailea" izan zitekeela.
Provenzano atxilotzeko lehen agindua 1963koa zen. 2006an atxilotu arte 43 urtez ibili zen poliziarengandik ihesean. Gainera, ezagutzen zitzaion argazki bakarra 1950eko hamarkadakoa zen.
2002an Frantziara bidaiatu zela frogatuta da. Iheslaria izan arren, Marseillen tumorea erauzteko ebakuntza egin zioten, zein geroago Italiako Nazio Osasun Sistemak ordaindu zuen. DNAk egiaztatu zuen Provenzano kirofanoan egon zela.
Horrelako ihesaldi luzea Sizilia bezalako irla txikian gertatzeak zurrumurruak piztu zituen urtetan zehar. Horien arabera, Provenzanok eta Italiako agintariek hitzarmena zeukaten. Riinaren semeak "sbirro" (Italian poliziek jasotzen duten kalifikatzaile iraingarria) deitu zion Provenzanori.
Azkenean, 2006ko apirilaren 11n, Provenzano atxilotu zuen Italiako poliziak Corleone jaiotzeko hiritik hurbil. In absentia askotan epaitu zutenez gero, tartean Falcone eta Borsellino fiskalen hilketan parte-hartezagatik, zuzenean espetxe zigorra bete zuen Provenzano Italiako erdialdeko segurtasun handiko prisioan. Abokatuarengana mugatzen ziren Provenzanoren harremanak eta etengabeko bideo-zaintzapean zegoen.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.