Benoît Audran Zaharra

From Wikipedia, the free encyclopedia

Benoît Audran Zaharra edo Benoît Audran I (frantsesez: Benoît Audran le Vieux) (Lyon, 1661eko azaroaren 22aOuzouer-sur-Loire, 1721eko urriaren 2a) grabatzaile frantziar ospetsua izan zen. Frantziako Margolaritza eta Eskulturaren Errege Akademiaren partaidea izan zen.[1]

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...
Benoît Audran Zaharra
Bizitza
JaiotzaLyon, 1661eko azaroaren 22a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaOuzouer-sur-Loire, 1721eko urriaren 2a (59 urte)
Familia
AitaGermain Audran
Haurrideak
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakgrabatzailea
Lantokia(k)Paris
KidetzaAcadémie royale de peinture et de sculpture (en)
Arte Ederren Akademia (Frantzia)
Itxi

Biografia

Artista familia bateko kidea zen: bere aita Germain, bere aitona Claude eta bere osaba nagusia Charles grabatzaileak ziren; bere osaba Claude II.a margolaria zen; osaba Gérard, grabatzailea; bere anaien artean, Claude III eta Gabriel margolariak zeuden, Jean, Louis eta Antoine, berriz, grabatzaileak; bere iloba, Benoît II, grabatzailea ere bai.

Osaba Gérarden tailerrean trebatu zen, Jean anaiarekin batera, eta harekin lankidetzan aritu ohi zen, osabaren estiloa jarraituz. Honek bezala, artista ospetsuen lanen erreprodukzio grabatuak ekoizten zituzten, hala nola Charles Le Brun, Nicolas Poussin, Antoine Coypel, Hyacinthe Rigaud eta beste asko. Luxenburgoko Galeriako grabatuetan (1710) kolaboratu zuen. Margolaritza eta Eskulturaren Errege Akademia]]ren partaidea izan zen.[2]

Erreferentziak

Kanpo estekak

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.