Benidorm

From Wikipedia, the free encyclopedia

Benidormmap
Remove ads

Benidorm Valentziar Herrialdeko udalerria da, Marina Baixa eskualdean eta Alacanteko probintzian kokatua. Eskualdeko hiriburu tradizionala la Vila Joiosa bada ere, Marina Baixako udalerririik populatuena eta hiriburu ekonomikoa Benidorm da.

Datu azkarrak Administrazioa, Izen ofiziala ...

2006an 67.627 biztanle zituen. Dituen eraikinak, hondartzak eta gaueko bizitza dela eta, Mediterraneoko gune turistikorik garrantzitsuenetako bat da. XIII. mendetik populatua izan bada ere, boom turistikoa ez zen 1950eko hamarkada arte hasi eta 1970eko hamarkadatik aurrera gune garrantzitsu bilakatu zen.

Remove ads

Inguru naturala

Thumb
Benidormeko ikuspegi orokorra, hondartza eta etxe orratz garaiekin.

Benidorm AP-7 autobidearen ondoan dago. Inguruan, hainbat mendi dauzka, Gelada mendilerroa ekialdean, Cortina mendilerroa eta Puig Campana iparraldean, eta Tossal de la Cala mendebaldean. Benidorm badia handi baten ertzean hedatzen da. Badia horren erdigunean, arrokak dauden gunean, hiriaren Alde Zaharra dugu, Benidorm arrantzale portu txiki bat zen garaikoa. Arrokadun gune hartan, hiriko gaztelu zaharra dago.

Benidormen ondasunik garrantzitsuena hondartzak dira. Guztira hiru hondartza dauzka, Llevant, Ponent eta Mal Pas eta kala txiki bat, Cala del Ti Ximo izenekoa.

Auzoak

Benidorm udalerria erdigune bakar batez osaturik dago. Erdigune horretako auzuneak hauek dira: la Cala, Ponent, Centre, el Campo, Foietes-Colònia Madrid, els Tolls, el Castell edo Barri Vell (Alde Zaharra), Llevant, Racó de l'Oix eta Serra Gelada. Horrez gain, hiriaren ingurumarietan urbanizazioak edo banandutako auzuneak daude: Barrina, l'Almafrà, Armanello, Sanç eta la Lloma. Azken biei "l'Alfàs de Benidorm" edo "l'Alfàs de Baix" izenak ere ematen zaizkie, l'Alfàs del Pik "l'Alfàs de Dalt" izendapena jasotzen zuen legez.

Remove ads

Demografia eta hirigintza

2007an, 70.280 biztanle zituen baina urte osoan zehar 100.000 pertsona inguru bizi ziren. Horrela ere, hiritarren %30 inguru atzerritarrak ziren (gehien bat ingelesak). XX. mendetik aurrera, eraldaketa ikaragarri bat izan zuen eta honek, 50. hamarkadan zituen 5.000 biztanleetatik gaur egungo zifrara iristen lagundu zuen. Beste aldetik, mundu osotik biztanleko etxe-orratz gehien dituen hiria da eta bigarrena metro karratuka (Manhattan-en atzetik). Europako hotel garaiena ere badu eta laister, egoitza-eraikin garaiena ere izango du, hau ere Europa mailan.

Remove ads

Boom turistikoa eta turismoaren igoera

XIX. mendean zehar, hazkundeak aurrera egin zuen eta abentura turistiko lotsatiak hasi ziren, besteak beste "Virgen del Sufragio" spa-a. 1900 inguruan, Madril eta Alacantekiko komunikazioak hobetu ziren eta nahiz eta krisian egon, Benidormeko portua luzatu zen. Geroago, Levanteko hondartzan txaletak eraikitzen hasi ziren eta arrantza berreskuratzen hasi zen. 1952an, udaletxeak turismo aisi turistikoko hiri bat bihurtzeko hiri-ordena onestu zuen. Hortik aurrera, Europar turismoa asko igo zen eta Alacant-eko aireportua sortu zenetik mediterrarear kostaldeko hiri turistikoenetarikoa da.

Hirigintza

Informazio gehiago Postua, Eraikinaren izena ...

Sarbideak eta garraioa

Sarbidea hirira

N-332 errepidetik eta AP-7 autopistatik sar daiteke eta honek bi bidesari irteera ditu: mendebalekoa-Terra Mítica (65A) eta ekialdekoa. Hiriarteko autobusetan ere irits daiteke Alacant, Valentzia, Madril, Kantabria, Euskadi, Nafarroa eta Errioxatik zehazki. Horrez gain, Alacantetik datorren trena ere iristen da, inguruko herri askotan geralekuak egin ondoren.

Hiri garraioa

Benidormeko garraio moduak taxia eta autobusa dira. Autobusak adibidez, inguruko herrietatik igarotzen dira eta herritarren artean "gua-gua" izenarekin ezagutzen da.

Remove ads

Ikus, gainera

Kanpo estekak


Geografia
Valentziako Erkidegoa
Artikulu hau Valentziako Erkidegoko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads