Belén Moreno Zaldibar

Diziplina aunitzeko artista. Eskultura, ilustrazioa eta diseinu grafikoan espezializatua From Wikipedia, the free encyclopedia

Belén Moreno Zaldibar

Belén Moreno Zaldibar (Donostia, 1966ko urtarrilaren 30a) diziplina aunitzeko euskal artista da, eskultura, ilustrazioa eta diseinu grafikoan espezializatua.

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...
Itxi

Ibilbidea

Belén Moreno Donostian jaio zen eta Oiartzunen bizi da 1989 geroztik. Arte Ederretan lizentziatua da eta Fine Arts Research diplomaduna. Bere ibilbide artistiko eta profesionala ikaskuntza-prozesu etengabean garatzen da. Zeramika, argazkia, eskultura, serigrafia, grabatua edo ilustrazioa bezalako hainbat arlotan eratzen da, irakaskuntzan, diseinu grafikoan, eskulturan eta  ilustrazioan lanak eginez. 1999az geroztik freelance gisa lan egiten du diseinu grafikoko, ilustrazioko eta eskulturako proiektuak garatzen.[1]

Formakuntza

Arte Ederretan lizentziatua. Eskulturako espezialitatea. EHU Leioa. (Bizkaia). (1989).

Fine Arts Research Diploma. Eskultura. Leeds Metropolitan University (orain Leeds Beckett University).[2] Leeds. UK. Gipuzkoako Diputazioko espezializazio bekari esker. (1991-93).

Topaketa profesionalak eta tailerrak

Lizentziatu zenetik, ugariak izan dira burututako tailerrak eta ikastaroak, besteak beste:

  • 1986. XV Experiencia de Sargadelos.[3] Cerámica.. Cervo. Lugo
  • 1988-1995era Artelekun, Manuel Bello, Sergi Aguilar,[4] Juan Muñoz,[5] Angel Bados,[6] Pepe Espaliú,[7] Don Herbert edo  Pepe Albacetearekin.[8] 
  • 2015etik aurrera ilustrazio eta grabatu tailerretan parte hartu izan du, hauen artean, Isidro Ferrer,[9] Philippe UG,[10] Katsumi Komagata,[11] Eva Mengual,[12] Sonia Pulido,[13] Aitana Carrasco,[14] Pepe Carrió,[15] Javier Zabala,[16] Jesús Cisneros[17] edo Elena Odriozola topaketa/tailerretan.

Bakarkako erakusketak

Erakusketa kolektiboak

Bere lana erakusketa kolektibo askotan egon da ikusgai.[1]

Aipatzekoak:

1989

  • Euskadiko Arte Plastikoen IV. Lehiaketa (Ibiltaria)[1]
  • Arte Ederretako Fakultateen Biurtekoan Anberesen (Belgika)
  • Bizkaiko Artea´89. Basauriko Kultur Etxea (ibiltaria)[19]    
  • XXXI Artista Berrien Lehiaketa, Koldo Mitxelena Kulturunea. Donostia.

1990

  • Osakidetzako II. Pintura Lehiaketa  (Gipuzkoa)
  • Arte Plastikoen VII. Hispanoamerikar Saria (Huelva)
  • Artista Berrien XXXII. Lehiaketa. Koldo Mitxelena Kulturunea. Donostia.[20]
  • Harnas hartzen, metodorik gabe. Xenpelar, Errenteria eta Basauriko Kultur Etxea.
  • Eskultura 90. Juan Muñozen tailerreko erakusketa. Arteleku, Donostia eta Zarautz.[21]
  • Epílogo, Tolosa.[22]
  • 20 begirada. Amaia aretoa. Irun.
  • Obra Grafikoa. Arteleku, Donostia.[21]
  • Escultoras, Eibar.
  • Serigrafia, San Telmo Museoa, Donostia.
  • White Spirit,  Víctor Hugo (Pasai Donibane), Oñatiko Unibertsitatea, Gernikako Kultur Etxea, Iruña eta Kartel Galeria, Granada.
  • Bados-Aguilar, Arteleku, Donostia.[23]
  • Euskadi 90, Gasteiz.[24]

1991

  • VIII. Eskultura Saria, Pablo Gargallo Museoa. Zaragoza, Mallorca eta Coruñan.[25]
  • Ángel Bados Arteleku. Donostia.[26]
  • La Pecera galeria. Irun.
  • Obra Grafikoa, Inauteri galeria. Hondarrabia.
  • Uztaro, Sorkuntza artistikorako bekak 1987-1990 ,GFA,  Arteleku, Donostia.[27]

1992

  • La Percha Galeria. Pasaia.
  • Leeds Politechnic Gallery. Leeds UK.
  • Rencontrs dans un Port. Musée de Guéthary (Frantzia) - Salle Ducontenie, Donibane Garazi (Frantzia).[1]

1993

  • Degree Show 93 . Leeds Metropolitan University.
  • 1993ko Plastika garaikidea. Gasteizko Ur Gordailu Zaharrean.[28]
  • Arte Gaztearen 93. Madrilgo Arte Garaikideko Museoan.

1994-95

  • Europako Artista Gazteen Nazioarteko Erakusketa egin zuen Germinations 8,[29] Bredan (Holanda), Atenasen (Grezia), Pragan (Txekiar Errepublika), Madrilen (Espainia) eta Bolonian (Italia).

1995

  • Acepciones. Trayecto Galeria. Gasteiz.
  • 1995eko Plastika Garaikidea, Gasteizko Ur Gordailu Zaharrean.
  • Gipuzkoako Artista Berrien XXXVI. Lehiaketa. Epaimahaiaren Aipamen Berezia jaso zuen. Koldo Mitxelena. Donostia. 
  • 31 Artista 3 Museotan.[30] Baionako Musée Bonnat, STM, Donostia eta Musée De Guéthary (Frantzia), . Donostia: Kultur Udal Patronatua, 1995

1996

  • Pasai San Pedroko 12 x 12 erakusketaren lehen edizioan parte hartu zuen, (baita 2021 arteko ondoz ondoko edizioetan ere).
  • 1996an eta 1998an,  El Pedroso Galeria. Noja (Kantabria).

2004-2023

  • IbilArte. Bilboko BBKren Kultur Gelan (80 artistetako bat) (2004).[31]
  • Topaketak Cirizan. Pasaia. (Gipuzkoa) (2005).
  • LUPA X. Dokumentalen mostra. Ez lekuak erakusketa. Errenderia. (2017).[32]
  • Erakusleiho ARTEan' erakusketa. Oiartzun. (2018).[33]
  • Puskak biltzen. Arizmendienea. Kulturabirusa Oiartzun (2021).[34]
  • 90 Berriak STM. Donostia (2023).[35]

Madrilgo Gizarte Gaietako Ministerioaren Gazteria Institutuan, Britainia Handiko Leeds Metropolitan Universityn eta Eusko Jaurlaritzaren bilduman dago ordezkatuta bere lana.[23]

1999tik ilustrazioan eta diseinu grafikoan ere aritzen da. Gaur egun, freelance gisa lan egiten du, eta proiektu grafikoak egiten ditu, oro har.

Argitalpen-diseinuak eta ilustrazioa

  • Zehar 5.zbk. Ilustrazioak.[36]
  • Hezkuntza Premia Bereziak eta Printzipioak eta Helburuak. Haurreskolak Partzuergoa.[37] (2001).
  • Txanela  Proiektua. Lh. Lan Koadernoak. (Euskara, Musika eta Gaztelera, LH1-6 eta Matematika LH4-6).[38] 
  • LH. Matematikako koadernoak 1-14. Ttarttalo. (2002).[38]
  • Txikichefs. Andoni Luis Aduriz. Gourmandia & Hariadna, 2006. Ilustrazioak.[39]
  • Oporretako koadernoak 1-6 / Irakurketa eta idazketa koadernoak 1-12. (2007).[38]
  • Euskara. DBH3. Ilustrazioak.  Anaya Haritza.
  • Negua Ospatuz. DVD-liburua, Euskomedia Fundazioa. (2009).[40]
  • Euskara  - A Eredua - LH 1-3. Kolorezko Xingola, 2011. Ilustrazioak.  Anaya Haritza 
  • Uda Ospatuz. DVD-liburua , Euskomedia Fundazioa. (2012).[41]
  • Bazan Behin Aramaixon. Haur albun ilustratua, Eusko Ikaskuntza eta Aramaioko Udala. (2013).[42]
  • Gorputz Hezkuntza 1. Batxilerra. Ilustrazioak. Anaya (2015).
  • Portu Zaharra Dastatuz. El sabor del Puerto Viejo. Getxoko udala – Eusko Ikaskuntza. (2016).[43] 
  • Salerosas. Gesaltza Añanako emakumeak. Asociación de Mujeres del Valle Salado. (2017).[44]
  • Iturburu Udal Haur Eskolako historia. 28.Mugarri. (2022).[45]

Diseinu grafikoa

  • I-III Feria Kalitatea, "La Feria de los Buenos Sabores", 2010-2012. Irudiaren diseinua, standak eta aplikazioak.
  • Plan de Dinamización del Patrimonio marítimo pesquero del Portu Zaharra de Algorta. Nortasun-irudia, eskuorriak eta informazio-panelak. 2016-2019[46] (01 eta 02 erref).
  • Bermeoko ondarearen seinaleztapen proiektua (2016).[47]
  • Portugaleteko historiaren panelak  (2022).[48]
  • Hernanikomik,[49][50] Joseph Camino ohorezko saria eta Jon Zabaleta katalogoa (2022).[51]
  • 90 Berriak. STM. Aretoaren diseinu grafikoa. Informazio grafikoa eta dokumentu-materiala prestatzea. 90eko hamarkadako kartografia sortzea, Nekane Arambururen saiakuntza kuratorialean oinarrituta. Donostia (2023).[35]

Sarietako eskulturen diseinua

  • Eusko Ikaskuntzaren mendeurreneko trofeoa Eusko Ikaskuntzaren Mendeurrena.[44]
  • Ate irekia eskultura Eroski 50. urteurrena.[52] (25.orr)
  • Premio Excelencia Cadena SEReko saria. Donostia.[53]

Merezimenduak, sariak eta bekak

  • 1988. Eskulturako Bigarren Saria jaso zuen Eusko Jaurlaritzak antolatutako Euskadiko Arte Plastikoen IV. Lehiaketan.
  • 1989-1990. Gipuzkoako Foru Aldundiak Eskulturako Arte Plastikoen sorkuntzarako laguntza eman zion.
  • 1991tik 1993ra bitartean, Gipuzkoako Foru Aldundiak atzerrian espezializatzeko bekak eman zizkion:[8] Fine Arts Research Diploma (Arte Ederretan espezializatzeko diploma). Eskultura. Leeds Polytechnic eta Leeds Metropolitan University. UK -orain Leeds Beckett University-.
  • 1993  Muestra de Arte Joven 1993 (hautatua) INJUVE. Madril
  • 1993-1994 Germinations 8[54] (hautatua). Europako Artista Gazteen Nazioarteko Erakusketa, Breda (Holanda), Atenas (Grecia), Praga (República Checa), Madrid (España) eta Bolonia (Italia).
  • 1995. Gipuzkoako Artista Berrien XXXVI. Lehiaketa. Epaimahaiaren Aipamen Berezia jaso zuen. Koldo Mitxelena. Donostia.[55]     
  • 2022. MarraziOak XIV. "Liburu ilustratuak editatuz konplikatzen dugu bizitza”. Elena Odriozola eta Gustavo Puerta. Galtzagorri elkartearen beka.

Iruditegia

Erreferentziak

Kanpo estekak

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.