From Wikipedia, the free encyclopedia
Lobulu frontala, latinez: lobus frontalis, ornodunen garun azalaren eremu bat da. Gizakien garunean aurrealdean dago. Lobulu tenporalak azpian eta atzean daude. Lobulu frontalak filogenetikoki "modernoenak" dira. Horrek beren modu garatuenean animalia konplexuenak bakarrik dutela esan nahi du, alegia, ornodunak eta bereziki gizakiak. Lobulu frontala Brocaren eremuan dago, garunaren hizkuntza eta hizketaren eremua. Organo fonoartikulatorioen mugimenduen eragilea ere bada.
Bekoki lobulu | |
---|---|
Xehetasunak | |
Honen parte | Telentzefaloa Burmuin-hemisferioa |
Konponenteak | inferior frontal gyrus (en) kortex prefrontala premotor cortex (en) supplementary motor area (en) frontal eye field (en) primary motor cortex (en) |
Identifikadoreak | |
Latinez | lobus frontalis |
MeSH | A08.186.211.200.885.287.500.270 |
TA | A14.1.09.110 |
FMA | 61824 |
Terminologia anatomikoa |
Bekoki lobulua borondatezko mugimendu, arrazonamendu, hizkuntza, emozio eta izaerarekin lotura duen lobulua da. Garuneko lobulurik garatuena da, animalia konpexuenetan agertzen baita, ornodunetan esaterako, eta bereziki hominidoetan.
Bekoki lobulua anatomikoki aztertzeko, hainbat ikuspegi izan behar dira kontuan, bertan dauden bihurgune eta ildo nagusiak ikusi ahal izateko.
Zentroko ildoa (Rolandoren ildoa) hartzen da erreferentziatzat, bekoki eta pareta-lobuluak bereizten dituena. Ildo horrekiko paraleloki, beste ildo bat agertzen da: zentro aurreko ildoa. Bi ildoen artean zentro aurreko bihurgunea dugu.
Zentroko ildoak, zentro aurreko ildoak eta zentro aurreko bihurguneak koroa norabidea daukate. Hortik aurrera, gainontzeko ildo eta bihurguneek, luzetarako norabidea izango dute:
Goiko eta beheko bekoki ildoek 3 bihurgune banatzen dituzte:
Operkulo eta hiruki zatiak Brocaren eremua osatzen dute, hau hizkuntzarekin erlazionatuta dagoelarik.
Zentro alboko ildoa (parazentrala) hartzen da erreferentziatzat. Honen eta zentroko ildoaren artean aurreko zentro aldeko bihurgunea (aurreko parazentrala) dugu. Hau, zentro aurreko bihurgunearen jarraipena da.
Zentro alboko ildoaren aurrean erdialdeko bekoki bihurgunea izango dugu, alboko ikuspegian aipatutako goiko bekoki bihurgunearen jarraipena dena.
Erdialdean 2 hemisferioak banatuz luzetarako ildoa izango dugu eta honekiko paralelo, usaimen ildoa. Usaimen ildo honetatik, usaimen erraboila eta usaimen traktua igaroko dira.
Bestalde, betzulo ildoak ditugu: gainontzeko gainazaleko ildoei deritze. Antolakuntza desberdina hartzen duten ildoz osatuta dago, X, H edo Y hizki forma hartzen dutela esaten delarik. Betzulo ildoek betzulo bihurguneak bereizten dituzte.
Bekoki lobulua garunaren aurreko arteriak eta garunaren erdiko arteriak odoleztatzen dute. Bi arteria hauek barruko arteria karotidaren adarrak izango dira.
Garunaren aurreko arteriak batez ere bekoki lobuluaren goiko era erdialdeko aurpegiak irrigatuko ditu eta illisen poligonoaren parte izango da. Arteria luzetarako ildotik sartuko da eta aurreko arteria komunikatzailearen bidez, beste aldeko arteriarekin komunikatuko da. Aurreko arteria komunikatzailetik aurre erdialdeko arteria zentralak sortuko dira, inguruko egiturak odoleztatzeaz arduratuko direnak.
Horrez gain, garunaren aurreko arteriak bi adarkadura emango ditu: aurre erdialdeko arteria talamoildaskatua eta arteria zentral luzea.
Aurre erdialdeko arteria talamoildaskatua erdirantz bideratuko da talamoa eta gorputz ildaskatua odoleztatuz. Arteria zentral luzea, aldiz, atzerantz bideratuko da eta aurreko gai zulatutik barneratuko da nukleo buztandunaren burua, barneko kapsularen aurreko besoa eta nukleo lentiformea odoleztatuz.
Bestalde, garunaren erdiko arteria bekoki lobuluaren beheko eta alboko aurpegiak odoleztatzeaz arduratuko da. Arteria Silvioren ildorantz abiatuko da eta bertara ailegatu baino lehen adar zulatzaile batzuk emango ditu, aurre-alboko arteria zentralak, hurrengo egiturak odoleztatzeko: nukleo buztanduna, putamena, nukleo zurbila eta barneko kapsula.
Silvioren ildora ailegatzean arteria adarkatuko da eta bekoki eta pareta lobuluak odoleztatzeko hainbat arteria sortuko dira:
Loki lobulua odoleztatzeko aurreko, erdiko eta atzeko loki adarrak emango ditu baita.
Bekoki lobuluaren zain itzulia goiko garun zainen bidez emango da, eta odola goiko zabalgune sagitalera drainatuko du. Zain hau azaleko sistemaren parte izango da eta beheko garun zainekin konektatuko dira anastomosien bidez. Adar anastomotiko ugari egongo dira baina garrantzitsuenak goiko zain anastomotikoa (goiko eta beheko zainen artean) eta beheko zain anastomotikoa (azaleko erdiko zain eta zeharkako zainen artean) izango dira.
Pertsonen %85etan ezkerreko lobulo frontalak hizkuntza eta hitz egiteko prozesuak kontrolatzen ditu, eta eskuinaldeak, berriz, aurpegiaren mugimenduak kontrolatzen ditu. Halaber, pertsona ezkerti eta eskumakoen artean zein emakume eta gizonezkoen artean funtzio-asimetria horri dagokoinez desberdintasunak daudela ikusi da.
Funtzio orokorrak hurrengoak izango dira:
Behin funtzio orokorra aztertuta, lau gune funtzionaletan banatu dezakegu lobuloa, zeregin espezifikoagoak izango dituztenak:
Bekoki lobulura talamo nukleoetako eferentzia batzuk ere ailegatzen dira, talamoaren erdialdeko nukleoetakoa, besteak beste. Honela, egoera emozionalaren berri izango dugu eta konsziente egingo da egoera animikoa.
Broca eremua: bekoki lobuluaren hirugarren zirkunboluzio frontalean kokatzen da eta hizkuntzaz arduratzen da. Brodmann 44 eta 45-ek osatzen dute.
Tumoreek, traumak, istripu zerebrobaskularrek, neuroebakuntzek, neuroendekapenezko gaixotasunek edo garunaren garapenean emandako arazoek bekoki lobuluaren funtzionamenduaren asaldurak eragin ditzakete.
Asaldura hauetan topatzen ditugun sintomen multzoari sindrome disejekutibo deritzogu. Honek osagai emozionalak (depresioa, besteen emozioak ulertzeko eta norberarenak kudeatzeko arazoak…), mugimenduzkoak (dardarak, ibilkera anormala, distonia, apraxia…) zein jarrerakoak (tresnen erabilera arraroa, desinhibizio soziala, jarrera burugogorra, afasia…) ditu, baina paziente bakoitzean sintomen agerpena aldagarria izan daiteke. Horrez gain, bekoki lobuluko kalteak dituzten pazienteek nortasunean, jarrera sozialean, lengoaian, motibazioan eta planifikazio gaitasunean asaldurak pairatu ohi dituzte.
Lesioa nagusitzen den gunearen arabera sintoma desberdinak nagusituko dira:
Bekoki lobuluaren beheko bihurguneek, oinaldeko luzetarako eta usaimen bihurguneek osatzen dute zonalde hori. Brodmann-en 10, 11, 12 eta 47 eremuen lesioek nortasun aldaketak eta jarrera asaldurak eragiten dituzte. Inpultsibitate handiko, arranzomendurik gabeko jarrera oldarkorra nagusitu ohi da lesio hauek dituzten pazientetan.
Egoera horren adibide argia Phineas Gage[8]-ren kasua da: lanean zebilela burdin xafla batek, ezkerreko betzulotik sartuz eta garezurretik irtenez, garuneko bekoki lobulua zeharkatu zion. Phineasek ez zuen desgaitasunik ezta bestelako ageriko asaldurarik pairatu, baina epe luzean bere jarrera eta nortasuna zeharo aldatu zirela konturatu ziren: pertsona lasaia izatetik, jarrera oldakorra izatera pasatu zen. Halaber, burmuin iskemiek edo neoplasiek ere halako sintomak sor ditzakete ere.
9 eta 46. Brodmann eremuen ingurua lesionatzen denean, hurrengo gaitasunen urritasunak ager daitezke:
Azkenaldiko ikerketetan ikusi da Bizkar-Albokaldeko Kortex Pre-Frontala (DLPFC: dorsolateral prefrontal cortex) funtsezkoa dela lan-memoriaren funtziorako, batez ere lan-memoriaren edukia monitorizatu eta eraldatzeko. Gainera, arretan ere eragina izan dezake. Honen kalteak nahaste psikiatrikoekaz ere erlazionatu dira, eta aurretiaz aipatutako urritasunak eragin ditzakete.
Zingulu aurreko kortexa arretagaz erlazionatutako motibazioan garrantzitsua da eta hurrengo nahaste psikiatrikoekaz erlazionatuta egon daiteke:
Aipagarria da lesio bilateralek urritasun larriagoak eragin ohi dituztela. Bestalde, ezker eta eskuin aurrealdeko lesioen arteko desberdintasunak ikusi dira: ezkerraldeko lesioak depresioa bezalako sintomekaz erlazionatu dira, eta eskuinaldekoak aldiz maniagaz.
Halaber, bekoki lobuluan dagoen broka eremua kaltetzen bada, Broka afasia deritzoguna pairatuko du pazienteak. Lesio honetan, pazienteak ez du hitz egingo, bere ulermen gaitasunak normal egon arren bere ideiak azaleratzeko ez delako gai hitzen aukeraketa egiteko.
Bekoki lobuluaren sindromea eritasun neurodegeneratiboen ondorioz ematen denean, 2 histopatologien ondorioz gertatu ohi da: alfa-sinukleina eta tau proteina.
Tau proteina hiperfosforilatu ezkero, mikrotubuluetatik disoziatzen da, disolbagaitzak diren agregatuak eratuz. Haril neurofibrilar hauen mailaren arabera gaixotasunak klasifikatzeko Braaken estadioak erabiltzen dira. Bekoki lobulua kaltetzen duten tauopatiak hurrengoak izango dira:
Bestalde, alfa-sinukleina atrofia multisistemikoa, Parkinson-en eritasuna eta Lewi gorputzen dementzia difusoa bezalako gaixotasunekin erlazionatu ohi da.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.