PSE-EE alderdiko kidea eta Bilboko zinegotzia hamasei urtetan From Wikipedia, the free encyclopedia
Begoña Gil Llanos (Otxarkoaga, Begoña, 1967ko otsailaren 20a) euskal politikaria da, PSE-EEko Batzorde betearazleko kidea, Politika Instituzionalerako Idazkaria eta Koordinatzaileordea.[1][2][3][4] 2011tik Bizkaiko Batzar Nagusietako bigarren presidenteorde da.[5] ak aukeratzeko bozketan, Koldo Mediavillaren alde egin zuten EAJko kide guztiek eta lehen presidenteorde izandatu zuten horrela. PSE-EEkoek eta PPkoek beren botoak Begoña Gil sozialistaren alde egiteko batu zituzten. Bederatzi ordezkari ditu PSE-EEk, eta zortzi PPk. Bilduko hamabi hautetsiek Idoia Erraztiren aldeko botoa eman arren, sozialista eta popularren hamazazpi botoei esker, Gil izendatu zuten bigarren presidenteorde.
Begoña Gil | |||||
---|---|---|---|---|---|
2015 -
| |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Bilbo eta Otxarkoaga, 1967ko otsailaren 20a (57 urte) | ||||
Herrialdea | Bizkaia | ||||
Familia | |||||
Ezkontidea(k) | Patxi López Álvarez | ||||
Haurrideak | |||||
Hezkuntza | |||||
Heziketa | Deustuko Unibertsitatea lizentzia : filosofia | ||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | politikaria eta filosofoa | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Alderdi politikoa | PSE-EE |
Filosofia ikasi zuen Deustuko Unibertsitatean.
Bilboko udalean PSE-EEko zinegotzia izan zen 16 urtez,[6] udal talde horren lana koordinatzeaz arduratzera heldu zen, eta hainbat administrazio-kontseilutan parte hartu zuen —Udal Etxebizitzak, Surbisa eta Cimubisa— eta Txurdinaga-Otxarkoaga Distrituko Kontseiluko presidentea ere izan zen urte batzuetan.[7]
PSE-EEren udal taldearen jarraipenaz ere arduratzera ere heldu zen Bilboko udalean: hirigintza, ingurumena, zirkulazioa eta garraioa, mugikortasun politikak eta teknologia berriak.[8][9]
Inkonformismoa eta bere auzoa zen Otxarkoaga hobetzeko gogoa gazte-gaztetatik eraman zuten Begoña Gil Llanos gizarte-mugimenduetan parte hartzera. 1994etik 2010era arte talde sozialistako kide izan zen Bilboko Udalean eta alde bietan aritzeko aukera izan du: gobernuan eta oposizioan.[6]
« | Bilbok asko erakartzen nau, baina kezkatu ere egiten nau bi abiadurako Bilbo eraikitzen ari garelako; batetik, Guggenheimen eta Euskalduna Jauregiaren Bilbo, biziberritze-aukera izugarria dakartenak, eta bestetik periferiarena; zerbitzu jakin batzuetara iristeko baliabideak dituztenena eta oinarrizkoena ere ez dutenena. Funtsezkoa iruditzen zait azpiegitura handien Bilbo, gizarte-arloko Bilborekin batera, aukera-berdintasunarena, pertsona non bizi den edo zer diru duen kontuan hartu gabe. | » |
—Begoña Gil (2000)[7] |
1998-1999an urte eta erdian, Gizarte Ongizate Saileko arduraduna izan zen.[10] Denboraldi horretan, Udaleko gizarte-zerbitzuen sarea ezagutarazi eta finkatzen saiatu zen, administrazioak bizkor erantzun zezan. udal erakunde paramunizipaletan ere parte hartu zuen, hala nola Bilboko Gizarte Egoitzenean, Artxandako Funikularrekoan edo Udal Etxebizitzenean.[6][7]
Hasieran Bizkaiko PSE-EEko Batzorde Exekutiboko kidea zen, geroago Euskadi mailakoan ere aritu da.[11] Alderdiak Euskadin dituen hauteskunde-kanpainen antolaketan eragin berezia du.[8] Senarra duen Patxi Lopez 2009an lehendaritzara eraman zuen kanpainaren antolaketan ere parte hartu zuen modu esanguratsuan.[12]
2011tik Bizkaiko Batzar Nagusietako bigarren presidenteorde da. Koldo Mediavillaren alde egin zuten EAJko kide guztiek eta lehen presidenteorde izendatu zuten horrela. PSE-EEkoek eta PPkoek beren botoak Begoña Gil sozialistaren alde egiteko batu zituzten. Bederatzi ordezkari zituen PSE-EEk, eta zortzi PPk. Bilduko hamabi hautetsiek Idoia Erraztiren aldeko botoa eman arren, sozialista eta popularren hamazazpi botoei esker, Gil izendatu zuten bigarren presidenteorde.[5]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.