musikari lotutako madrildar kazetaria eta aurkezlea From Wikipedia, the free encyclopedia
Beatriz Pécker Pérez de Lama (Madril, 1955eko ekainaren 15a) musikari lotutako madrildar kazetaria eta telebista aurkezlea da. 1980 hamarkadako telebistako ikonoa izan da.[1][2][3]
Beatriz Pécker | |||||
---|---|---|---|---|---|
2003 - 2005
1997 - 1998 | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotzako izen-deiturak | Beatriz Pécker Pérez de Lama | ||||
Jaiotza | Madril, 1955eko ekainaren 15a (69 urte) | ||||
Herrialdea | Espainia | ||||
Bizilekua | Madril | ||||
Lehen hizkuntza | gaztelania | ||||
Familia | |||||
Aita | José Luis Pécker Alberca | ||||
Hezkuntza | |||||
Heziketa | Faculty of Information Sciences (Complutense University of Madrid) (en) Q67146338 : kazetaritza Faculty of Philosophy and Letters, Complutense University of Madrid (en) Licenciatura degree (en) | ||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | kazetaria, telebista aurkezlea, Q110496923 eta Esataria | ||||
Enplegatzailea(k) | Radiotelevisión Española (1977 - 2007) | ||||
Jasotako sariak | ikusi
|
José Luis Pécker eta Matilde Pérez de Lama senar-emazteen zortzi seme-alabetako bat izan zen. Aita ere kazetaria izan zen, eta haren karrera Espainiako komunikabide publikoei lotua egon zen, bai irratiari bai telebistari; gainera, Luisa Alberca irrati-idazlearen iloba-biloba zen.[4]
Informazio Zientzietan eta Filosofia Hutsean lizentziatu zen Madrilgo Complutebnse Unibertsitatean.
1977an sartu zen Radiotelevisión Españolan. Lehen urratsak RNEn eman zituen, bai Radio 1 bai Radio 3 kateetan, eta bertan musika- eta kultura-espazioak gidatu zituen: Caravana de amigos, La Barraca, Estudio 15-17, La música del texto (1982), La tarde de todos (1985), Clásicos populares, Al día, Don Domingo, La tarde en directo (1993), Clave de sol, 2006-2007), Los dioses de la aventura, Fiebre del sábado (1994-2006) edo La plaza (2006-2007).[1]
1988tik 1992ra bitartean, bere aurpegia ezaguna egin zen Música golfa saioaren zuzendaritzan eta aurkezpenean, eta hilabete batzuetara TVE Rockopop-en musika gaztearen saioan.[5] Geroago, 1997 eta 2004 bitartean, La mandrágora kultur programan parte hartu zuen. Urte hartatik aurrera, gainera, José Luis Uribarriren lekukoa hartu zuen, 1987an eta 1988an emandako Eurovisióneko Abesti Lehiaketaren urteko transmisioan, eta berriro ere 2004an, 2005ean, 2006an eta 2007an. Halaber, iruzkingile izan zen Eurovisión Junior 2005 jaialdian, Eurovisióneko Kanta Jaialdiaren 50. urteurreneko oroitzapenezko galan –Congratulations: 50 years of the Eurovision Song Contest–, José María Íñigorekin eta 1989an OTI Abesti jaialdian.
1997 eta 1998 bitartean RNEko zuzendariordea izan zen eta 2003an RNEko Radio 3ko zuzendari izendatu zuten 2005era arte.
2007an, TVE, Lluvia de Estrellas lehiaketako epaimahaiko kide izan zen. Urte horretako abuztuaren 24an, 2007ko urtarrilaren 1etik 2009ko urtarrilaren 2ra bitartean RTVEko langileentzat aurreikusitako enplegu-erregulazioko espedientea onartu zen, eta irrati-telebista publikoa utzi zuen 30 urteren ondoren.[6][7][5]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.