From Wikipedia, the free encyclopedia
Baudouin edo Boudewijn[1] (Brusela, 1930eko irailaren 7a - Motril, Espainia, 1993ko uztailaren 31) belgikarren erregea izan zen 1951tik 1993an hil zen arte. Haren agintaldian independizatu zen Kongo.
Baudouin Belgikakoa | |||
---|---|---|---|
(1960) | |||
1951ko uztailaren 17a - 1993ko uztailaren 31 ← Leopoldo III.a Belgikakoa - Alberto II.a Belgikakoa → | |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | Boudewijn Albert Charles Leopold Axel Marie Gustave | ||
Jaiotza | Château du Stuyvenberg (en) eta Laeken (en) , 1930eko irailaren 7a | ||
Herrialdea | Belgika | ||
Heriotza | Motril, 1993ko uztailaren 31 (62 urte) | ||
Hobiratze lekua | Royal Crypt (en) | ||
Heriotza modua | berezko heriotza: miokardio infartu akutua | ||
Familia | |||
Aita | Leopoldo III.a Belgikakoa | ||
Ama | Astrid Suediakoa | ||
Ezkontidea(k) | Fabiola de Mora y Aragón (1960ko abenduaren 15a - 1993ko uztailaren 31) | ||
Haurrideak | ikusi
| ||
Leinua | House of Saxe-Coburg and Gotha (en) | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Institut Le Rosey (en) | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | subiranoa | ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | katolizismoa | ||
Leopoldo III.aren eta haren lehenbiziko emazte Astriden semea zen. 1951ko uztailaren 16an, Leopoldok abdikatu zuenez, Belgikako bosgarren errege bihurtu zen. 1960an, Kongo independizatu zen, eta Belgikak utzi zion indar kolonial izateari. Kontzientzia arazoak zirela medio, zenbait egoeretan abortoa zigorgabetzen zuen legea sinatu nahi ez izateagatik, 1990eko maiatzaren 4an "erregetzarako gai ez izatea” aitortu zuen. Wilfried Martensen gobernuak erregeordetza bere gain hartu eta legea sinatu zuen. Maiatzaren 5ean, Baudouinek berreskuratu zuen kargua. 1991n, Lege Salikoa indargabetu zuen; era horretan aukera eman zien Astrid printzesaren ondorengoei erregetzara iristeko.
1993ko uztailaren 31n hil zen, bihotzekoak jota, Motrilen oporretan zela. Laekengo Elizako erret-panteoian (Brusela) ehortzi zuten. Anaia Alberto izan zuen ondorengo.
1960ko abenduaren 15ean, Fabiola Mora y Aragón espainiar aristokratarekin ezkondu zen. Ez zuten seme-alabarik izan.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.