Remove ads
From Wikipedia, the free encyclopedia
Batzarre Nafarroa Garaiko alderdi politiko ezkertiar eta euskaltasunaren aldekoa da. Zutik alderdiarekin harreman estua zeukan. 1987an sortu zuten Euskadiko Mugimendu Komunistak eta Liga Komunista Iraultzaileak hauteskunde-koalizio gisa. Aurretik, LKIk arrakastarik izan ez zuen Auzolan koalizioa sortu zuten beste alderdi ezkertiar batzuekin. 1991n Batzarre alderdi politiko bilakatu zen.
Batzarre | |
---|---|
Sorrera | 19871 20042> 20113 |
Egoitza nagusia | Nabarreria, 15 1.C 31001 Iruñea |
Ideologia politikoa | Ezkerra, sozialismoa, nafartasuna, euskaltasuna |
www.batzarre.org | |
1Hautes zerrenda gisa. Alderdi gisa sorrera formala 1991n. 2Nafarroa Baiko kidea, 2011 arte. 3Izquierda-Ezkerrako kidea. |
1999an Euskal Herritarroken parte hartu zuen, nahiz eta handik gutxira koalizioa utzi zuen. 2004tik Nafarroa Bai (NaBai) koalizioko parte izan zen, 2010ean —2011ko hauteskundeetarako estrategiaren eztabaidaren testuinguruan— koalizioan ez jarraitzea eta Nafarroako Ezker Batuarekin harremanetan hastea erabaki zuen arte.[1] 2011ko urtarrilean, bi alderdiek Izquierda-Ezkerra koalizioa aurkeztu zuten.[2]
Batzarre alderdi txikia da; gehienbat Iruñerrian eta Tuteran du eragina. Alderdiaren aurpegi ezagunenak Milagros Rubio eta Ioseba Eceolaza dira. Lehena Euskal Herritarrokekin Nafarroako foru parlamentarioa izan zen, eta Tuterako zinegotzia izan da hainbat urtez. Bigarrena Batzarreren ordezkaria zen NaBain.
Batzarrek Ezkerretik berrituz aldizkaria plazaratzen du.
Batzarre 1987an sortu zen eta 2003an aurkeztu zen azkenekoz Batzarre izenarekin hauteskundeetara. Nafarroako Parlamenturako hauteskundeetan ondoko emaitza hauek lortu ditu:
Udal hauteskundeei dagokienez, 2003an 8.449 boto (%2,8) eta 15 zinegotzi lortu zituen.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.