From Wikipedia, the free encyclopedia
Batura zero den jokoa[1] joko edo eragiketa bat da, zeinean batek irabazten duena besteak galtzen duena.[2] Beste modu batean esanda, jokoa bukatzean jokalari guztien irabaziak batuta emaitza zero da; hau da, irabazien kopurua eta galerena bera dira. Jokoen teorian, matematiketan eta ekonomian, eta baita bizitza arrunteko gertaerak deskribatzen aplikazioa duen termino bat da.
Bere kontrakoak batura zero ez den jokoak dira, non alde elkarreragileen irabaziak eta galerak zero baino txikiagoak edo handiagoak izan daitezkeen. Pertsona askok batura zero den jokoak ikusteko isuri kognitiboa du, batura zero denaren isuria deitua.
Ekonomiaren alorrean, joko ekonomikoan zehar ondasunak deuseztatu edo ondasunik ekoizten ez dituztenak dira. 1944an John von Neumannek eta Oskar Morgensternek frogatu zutenez[3], n jokalari eta zero batura dituen edozein joko bihur daiteke n + 1 jokalari eta zero batura duen joko. Gainera, azken horiek orokortu egin daitezke, bi jokalari eta batura baliogabea duten kasuetatik abiaturik. Horregatik, horiek dira jokoen teoria matematikoaren aztergai nagusiak.
Teoremarik garrantzitsuenetako bat minimax izenekoa da, eta hark dioenez, bi jokalari eta batura zero duten joko guztietan betetzen dira maximo-minimo estrategien (desabantaila gehien dituen jokalariaren alde egitean dautzan estrategiak) alderdi desberdinak. Teorema hori von Neumannek frogatu zuen 1928an[4].
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.