Battir
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Battir (arabieraz,بتير) Palestinako udalerri bat da, Betleemgo Gobernaziokoa, Zisjordaniaren erdialdean. Betleemetik 6,4 kilometrora dago, mendebaldean. Palestinako Estatistiken Bulego Nagusiaren datuen arabera, 4.696 biztanle zituen 2017an[1]. 760 m-ko altueran dago.[2]
Battir בתיר بتير | |
---|---|
herria | |
Administrazioa | |
Estatu burujabe | Palestina |
Mendeko lurralde | Zisjordania |
Palestina Estatuko lurralde-antolaketa | Betleemgo Gobernazioa |
Izen ofiziala | בתיר بتير |
Jatorrizko izena | בתיר بتير |
Geografia | |
Koordenatuak | 31°43′29″N 35°08′12″E |
Azalera | 7,4 km² |
Altuera | 720 m |
Demografia | |
Informazio gehigarria | |
Ordu eremua | UTC+02:00 eta UTC+03:00 |
Ezaguna da UNESCOk 2014an Munduko Ondare Tokien Zerrendan sartu zuelako, “Olibondo eta Mahasti Lurrak-Jerusalem hegoaldeko kultur paisaia, Battir” izenarekin.[3]
Battir Wadi el-Jundiko muino baten hegian dago, Judeako mendien eta kostaldeko ordokiaren artean.
Egungo herria Khirbet al-Yahudi ("hondakin juduak") izenarekin ezagutzen ziren hondakin batzuetatik ipar-ekialdean eraiki zen, baina izena ematen diona antzinako Betar herria omen da, II. mendeko gotorleku judu bat, erromatarren kontrako Bar Kokhbaren matxinadako azken guda gertatu omen zen tokia[4]. Herriaren erdian erromatarren garaiko bainu bat dago, iturria eta guzti,[5] eta inskripzio bat aurkitu zen hiriko iturburuetako baten ondoan, Hadrianoren garaian hiriko setioan eta suntsiketan parte hartu omen zuten legioekin izenekin. 1907an laborari batzuek garai erromatarren eta juduen arteko gerra hartako lantza puntak, harri-bolak, ontziak eta txanponak aurkitu zituzten soro batean. Battirretik gertu topatu zen Warren kopa izenekoa ere[6].
Garai islamikoan, erromatarrenean eta otomandarrean ere bizilagunak izan zituela erregistratuta dago.
Jaffa-Jerusalem trenbidearen ibilbidean zegoen[4], hau da, Israel eta Jordania arteko armistizioaren lerroa izandakoan 1949tik Sei Eguneko Gerrara bitarte[7], Israelek bereganatu arte. Oslo IIko akordioak 1995ean sinatu zirenetik Palestinako Aginte Nazionalaren esku dago. Udalerriko azaleraren %23,7% B eremuan dago eta %76,3% C eremuan.
Ondare tokia
Battirrek ureztaketa sistema berezi bat dauka, terraza artifizialak eta ura anteparak eta ateak erabiliz bideratzen duena. Gaur egun erromatarren garaiko sareak funtzionatzen du oraindik, 2.000 urtetan ur freskoa eman duten zazpi iturrirekin hornituta[3]. Usadiozko nekazaritza mota horrek oso toki gutxitan iraun du hemen bezala, aldaketarik gabe eta benetan herriarentzat erabilgarri.[8]
2007an, Battirreko bizilagunek Israelgo Defentsa Ministerioaren kontrako salaketa aurkeztu zuten, banaketa harresirako planeatutako trazadurak kalte larriak ekarriko zizkiolakoan herriko ureztaketa sistemari. Israelgo Naturaren eta Parkeen Aginteak eskaera horren alde ere egin zuen, hasieran harresiaren trazadura onartu bazuen ere[9].
2011n, Unescok 15.000 dolarreko sari bat eman zion Battirri, kultur ingurunea babestu eta kudeatzeagatik, terrazak eta ureztaketa sistemaren zaintza zela eta.
2012ko maiatzean, Palestinako Aginte Nazionalak ordezkaritza bat bidali zuen Unescoren egoitzara Battir Gizateriaren Ondare diren tokien zerrendan sartzeaz hitz egiteko.[10]
2014an, Unescok Battir Gizateriaren Ondare izendatu zuen, “Olibondo eta Mahasti Lurrak-Jerusalem hegoaldeko kultur paisaia, Battir” izenarekin, baina harresiaren eraikuntza dela-eta arriskuan dauden tokien zerrendan sartuta[11].
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.