From Wikipedia, the free encyclopedia
Batesiar mimetismoan imitatzaileak modeloaren ezaugarriak partekatzen ditu, baina ez du harraparien aurrean probetxugabea bihurtzen duen ezaugarririk (adibidez, zapore txarra). Bestela esanda, imitatzaile batesiar bat otso-larruan dagoen ardi bat da. Bere izena Henry Walter Bates naturalista ingelesarengandik jasoa du, zeinen Amazoniako ohian-tropikalen tximeletei buruzko lana (The Naturalist on the River Amazons izeneko liburuan deskribatuta) ikerketa arlo honetan aitzindari izan zen.[2][3] Harrapakariek ez dituzte imitatzaileak hain erraz aurkitzen beren ereduarekiko proportzio baxuan daudenean. Fenomeno honi frekuentzia negatiboaren menpeko selekzioa esaten zaio, eta mimetismo forma gehienetan aplikatzen da. Mimetismo batesiarra bakarrik manten daiteke eredua jatearen kalteak imitatzailea jatearen onura gainditzen badu. Ikastearen izaerak imitatzaileen aldera egiten du; izan ere, eredu batekin lehen esperientzia txarra duen harrapariak bere itxura duen edozer saihesteko joera du, eta ez du esperientzia hori berehala berraztertzen gezurrezkoa ote zen ikusteko. Hala ere, imitatzaileak ereduak baino ugariago bihurtzen badira, harrapari gazte batek imitatzailearekin lehen esperientzia izateko probabilitatea areagotu egiten da. Beraz, sistema hauek egonkorragoak dira biak eredua eta imitatzailea dauden tokian, eta eredua mimoa baino ugariagoa den tokian.[4]
Lepidoptera ordenako imitatzaile batesiar asko daude. Consul fabius eta Eresia eunice-k zapore nazkagarriko Heliconius tximeletak imitatzen dituzte, hala nola H. ismenius.[5] Limenitis arthemis-ek pozoitsua den Battus philenor imitatzen dute. Hainbat sits jangarriak klik ultrasonikoak eragiten dituzte sits tigre jangaitza imitatzeko.[6] Thaumoctopus generoko olagarroak (olagarro imitatzailea) haien gorputz forma eta kolorazioa nahita aldatzeko gai dira itsas suge edo lehoi-arrain arriskutsuen antza hartzeko.[7] Amazonian, Dryocopus galeatus okila, Brasil, Paraguai eta Argentinako oihan Atlantikoetan bizi dena, beste bi okil handiagoen antzeko gandor gorri, bizkarralde beltza, eta azpiko alde marraduna imitatzen du (Dryocopus lineatus eta Campephilus robustus), zeinek D. galeatus okilan erasoak gutxitzen duena.[8] Mimetismo batesiarra landare-erreinuan ematen da ere, hala nola Boquila generoko igokariak, bere hostoen forma eta kolorea igotzen ari den landarearena berdintzeko moldatzen duena, halako moldez non haren hosto goxoek hain desiragarriak ez diren hostoak diruditen.[9]
Mimetismo hau Syrphidae eta Bombilidae eulietan aztertu daiteke, euli hauek erabat baketsuak eta arriskurik gabeak dira, baina harrapariek liztor edo erleekin nahasten dituzte, beraien itxuraren ondorioz.
Beste adibide bat landareetan azter daiteke, orkideen espezie batzuek polinizatzaileak engainatu egiten dituzte polinizazioa egin dezaten. Engainatzeko modua, beste espezieen itxura hartzea da. Epidendrum ibaguense espezieak adibidez, erabiltzen du aipatutako metodoa.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.