From Wikipedia, the free encyclopedia
Batailoi talde taktiko bat (errusieraz: Батальонная тактическая группа), BTG gisa laburtua, Errusiako Armadaren arma konbinatuek –ezberdinek– osaturiko maniobra-unitatea da, behin-behineko izan arren prestutasun maila altuan mantentzen dena.[1] BTG bat, normalean, 2–4 konpainietako batailoi bat –normalean, mekanizatutako infanteria– osatzen dute; gainera, aire-defentsarako, artilleriazko, ingeniaritzazko eta laguntza logistikozko unitateekin indartuta egon ohi dira. Bestalde, normalean, Tanke-konpainiak eta misil-artilleriak talde horiek indartzen dituzte ere. BTGak 2013–2015 bitartean Errusiaren esku-hartze militarraren ardatza izan ziren Ukrainan; batez ere, Donbaseko Gerraren testuinguruan.[2]:9–10 or.
2021eko abuzturako, Errusiak 170 BTG inguru zituen prest;[3] BTG bakoitza, 600-800 ofizial eta soldadurekin.[4] Horietatik guztietatik, 200 inguru infante dira; normalean, 10 tanke eta 40 infanteria borrokatzeko ibilgailuz hornituak.[2]:11–13 or.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.