Barton Fink 1991ko Joel eta Ethan Coen estatubatuar zinema zuzendari, ekoizle eta gidoigileek zuzendu, ekoiztu eta idatzitako drama-komedia filma bat da. John Turturro, John Goodman, Judy Davis, Michael Lerner, John Mahoney, Tony Shalhoub, Jon Polito eta Steve Buscemi aktoreek antzeztu zuten.
Barton Fink | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1991 |
Izenburua | Barton Fink |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak eta Erresuma Batua |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | Neo-noirra, komedia dramatikoa, black comedy film (en) eta film dramatikoa |
Iraupena | 116 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Grabazio lekua(k) | Long Beach eta Malibu |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Joel Coen Ethan Coen |
Gidoigilea(k) | Joel Coen Ethan Coen |
Antzezlea(k) | |
John Turturro John Goodman Michael Lerner Judy Davis John Mahoney Tony Shalhoub Jon Polito Steve Buscemi David Warrilow (en) Meagen Fay Richard Portnow Max Grodénchik Jana Marie Hupp Barry Sonnenfeld | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Joel Coen Ethan Coen Coen anaiak |
Konpainia ekoizlea | Working Title Films (en) |
Edizioa | Joel Coen Ethan Coen |
Ekoizpen-diseinatzailea | Nancy Haigh |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Carter Burwell |
Argazki-zuzendaria | Roger Deakins |
Jantzi-diseinatzailea | Richard Hornung (en) |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Los Angeles |
Historia | |
Jasotako sariak | |
Nominazioak | |
Coen anaiek film honetako gidoia hiru asteren burua idatzi zuten, hain zuzen ere, Miller's Crossing filmaren gidoiari behar bezalako amaiera idazteko zailtasunetan zeuden denboraldian, hortaz, film hura filmatzetik amaitu zutenean honi filmatzeari ekin zioten.
1991ko maiatzean Canneseko Zinemaldian estreinatu eta Urrezko Palma irabaztea gain Zuzendari Onenaren Saria (Joel Coen) eta Gizonezko Aktore Onenaren Saria (John Turturro) bereganatu zituen.
Argumentua
1941ean Barton Fink (John Turturro) gidoigilea borroka libreko Wallace Berry borrokalariaren bizitzan oinarritutako gidoi bat idazteko Hollywoodera doa. Behin Earle hotelean ostatu hartuta, gidoigileak bere sormen gaitaitasunaren krisialdia pairatuko du. Bere alboko gelako gizona (John Goodman) aseguru saltzaile alai eta jatorra da, Finki bere sormen krisialditik ateratzen eta inspirazioa etor dakion laguntzen saiatuko da, baina hainbat kontrako gertakizunek Fink bere lana amaitzeko gaitasunik ez duela sentiaraziko diote.
Aktoreak
- John Turturro: Barton Fink
- John Goodman: Charlie Meadows
- Michael Lerner: Jack Lipnick
- Judy Davis: Audrey Taylor
- John Mahoney: W. P. Mayhew
- Tony Shalhoub: Ben Geisler
- Jon Polito: Lou Breeze
- Steve Buscemi: Chet
- David Warrilow: Garland Stanford
- Richard Portnow: Mastrionotti detektibea
- Christopher Murney: Deutsch detektibea
- Megan Fay: Poppy Carnahan
- Lance Davis: Richard St. Claire
- Frances McDormand: Eszenatokiko emakumezko aktorearen ahotsa (krediturik gabe)
- Barry Sonnenfeld: Page, Barton Finken neskamea (krediturik gabe)
- Max Grodenchik: Klaketa mutila
Kanpo estekak
- Barton Fink filmaren iragarkia ikusgai. Youtube.com (Ingelesez)
- Barton Fink filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
Wikiwand in your browser!
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.