Barrio conflictivo
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Barrio Conflictivo, euskaraz Auzo gatazkatsua, Barricada rock taldearen bigarren disko luzea izan zen. Lana 1985ean plazaratu zuten eta ekoizlea Rosendo Mercado izan zen. Diskoan Mikel Astrain taldearen bateriajolea eskainitako kanta bat jaso zuten, "Pon esa música de nuevo". Astrain Artaxoan, 1984ko martxoaren 17an hil zen, kontzertu batean, buruko isuri baten ondorioz.[1] Diskoa Donostiako Tsunami estudioetan grabatu zuten, Oihuka diskoetxearekin. Disko honetan berriro ere rock urbanoa letra gogorrekin aurkezten ziren. Sergio Oses-ek ez zuen disko honetan jo, taldea utzi baitzuen; Alfredo Piedrafita eta Fernando Coronado, bestetik, taldean sartu ziren.[2] Ziur aski, Barrio conflictivo talde nafarraren disko onenetarikoa izan da.
Barrio conflictivo | |
---|---|
Barricadaren albuma | |
Egilea(k) | Barricada |
Argitaratze-data | 1985 |
Izenburua | Barrio conflictivo |
Ekoizpen lekua | Espainia |
Ezaugarriak | |
Hizkuntza | gaztelania |
Diskoetxea | Soñua |
Deskribapena | |
Honen parte da | Barricada's albums in chronological order (en) |
Auzo gatazkatsuaren abesti hau Txantrea auzoari eskainita zegoen non, 1980. hamarkadan mugimendu politiko indartsua zegoen. Bertako borroka hain zen handia non askotan atxiloketak, manifestazioak, barrikadak eta poliziaren aurkako lizkarren ondorioz, komunikabide espainiarrek "auzo gatazkatsua" ezizena ipini zioten.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.