Bahá'u'lláh (bəˈhɑːʊˌlɑː ; persieraz : بهاءالله ; euskaraz, "Jainkoaren Aintza"), jaiotizenez Mírzá Husayn Alí-i-Nurí, (persieraz میرزا حسینعلی نوری) erlijio buru irandar ospetsua eta bahá'í fedearen sortzailea, bake unibertsala eta arraza, nazio zein erlijioen arteko batasuna bultzatu zituen. Teheranen jaio zen 1817ko azaroaren 12an/ 1233ko Muharramen 2 AH eta Palestinan hil zen 1892ko maiatzaren 29an/ 1309ko Dhū al-Qaʿdaren 2 AH.[1]

Datu azkarrak 'u'lláh, Bizitza ...
Bahá'u'lláh
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakحسین‌علی نوری
JaiotzaMirza Bozorg Nuri House (en) Itzuli, 1817ko azaroaren 12a
HerrialdeaQajar dinastia  (1817 -  1853)
BizilekuaTeheran
HeriotzaAkre, 1892ko maiatzaren 29a (74 urte)
Hobiratze lekuaBahá'u'lláh-ren santutegia
Heriotza moduaberezko heriotza: sukarra
Familia
AitaMírzá ʻAbbás Núrí
Ezkontidea(k)Ásíyih Khánum
Fatimih Khánum (en) Itzuli
Gawhar Khanum (en) Itzuli
Seme-alabak
Haurrideak
Hezkuntza
Hizkuntzakpersiera
arabiera
Jarduerak
Jarduerakprofeta eta Jainkoaren Agerpena
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaBahá'í fedea

Musicbrainz: 560a050a-c1ae-46a2-8e93-ce336acb4e7b Discogs: 3612542 Find a Grave: 8472 Edit the value on Wikidata
Itxi

Mazandarango goi-mailako familia baten baitan jaioa, 1844an, 26 urte zituela, Báb-enganako fedea aitortu zuen. Bábí-ek jasandako jazarpen-kanpaina batean, espetxean sartu zuten eta jabetza guztiak kendu zizkioten. Geroago, Otomandar inperiora erbesteratu zuten bere familia eta lagun batzuekin, eta horrela bizi izan zen 1892an Palestinako ´Akká hirian hil zen arte.

Bagdaden bizi zelarik, idazki mistikoak sortzen hasi zen eta jarraitzaile asko bereganatu zituen. Geroago, Báb-ek iragarritako Jainkoak agerraraziko zuena (man yoẓheroh Allāh) bera zela aldarrikatu zuen. Haren ondorioz, bábí komunitatea banatu zen eta Bahá'u'lláh-ren jarraitzaileek bahá'í izendapena hartu zuten.[2]

Urteak pasa ahala, jarraitzaileen komunitatea handituz joan zen. Aldi berean, Bahá'u'lláh-k komunitatea antolatzeko arauak, eta fededunei zein agintariei zuzenduriko gutun asko idatzi zituen, ordura arte mistiko hutsa zena praktikan nola ezar zitekeen adieraziz. 1994an Haifako Idazteunen Ikasketarako Zentroaren artxibategian Bahá'u'lláh-ren 21.000 idazki zituzten, haietatik 7.169 jatorrizko testuak ziren. [3]

Bahá'u'lláh izenaz gain, Mirza Husain Alí honako askotariko izen sinbolikoekin aipatzen da bahá'í literaturan eta bahá'í-en artean. Honako hauek dira ohikoenak: Jaunen Jauna, Izenik Handiena, Edertasun Bedeinkatua, Antzinako Edertasuna, Lumarik Gorena, Izen Ezkutua, Altxor Gordea, Jainkoak agerraraziko duena, Ozeanorik Handiena, Zerurik Gorena, Aurreneko Sustraia, Berez Dirauena, Sinaiko Hizlaria, Itunaren Jauna, Bihotzetako Maitea, Jainkozko Loto-zuhaitza, Bidearen amaieran dagoen zuhaitza. [4]



Biografia

Lehen urteak 1817 - 1848

Thumb
Mírzá Buzurg, Bahá'u'lláh-ren aita

Bahá'u'lláh, jaiotzean Mírzá Ḥusayn-`Alí Núrí (persieraz: میرزا حسین‌علی نوری‎), 1817ko azaroaren 12an (1233ko Muharram hilabetearen 2an, AH) Teheranen jaio zen, Persiako hiriburuan, gaurko Iranen, hango familia noble batean.

Zenbait bahá'í-egileren arabera, bere jatorrian atzera eginez, Abraham eta Ketura [5] (Abraham-en 2. emaztea) , Zoroastro, Jazdgard III.a ( sasandar inperioko azken erregea), [6] eta Jese [7][8] arbaso izan zituen. John Able bahá'í egileak dioenez, Bahá'u'lláh bazetorren bai Abraham eta Sararengandik, bai Abraham eta Keturarengandik.[9]

Bere ama Khadíjih Khánum zen eta aita, Mírzá Buzurg. Bahá'u'lláh-ren aita Fat′h Ali Shah Qajar-aren hamabigarren semearen bisir gisa aritu zen. Aurrerago, Burujird eta Lorestango[10] gobernari izendatu zuten, nahiz eta urte batzuren buruan, Muhammad Shah boterea eskuratu zuenean, kargutik kendu egin zuten. Aitaren heriotzaren ostean, Bahá'u'lláhri lanpostu bat eskaini zioten gobernuan, Hajj Mirza Aqasi bisir berriaren ondoan, baina uko egin zion.[8]

Bahá'u'lláh-k hiru emazte izan zituen. Ásíyih Khánum bere lehen emaztearekin 1835ean ezkondu zen. Teherango goi-mailako familia baten alaba zen, eta 15 urte zituen ezkondu zenean, senarrak 18[11]. Bi goitizenez ezagutzen da: Hosto Goraipatuena eta Navvab. [12] Bigarren emaztea Fátimih Khánum bere lehengusua zen eta 1849an ezkondu ziren. Fatimak, Mahd-i-'Ulyá goitizenez ezaguna, 21 urte zituen eta Bahá'u'lláh-k 32. [11] . Hirugarren emaztea Gawhar Khánum izan zen, Bagdaden ezkondu ziren 1863 baino lehen.[9]

Bábí garaia 1848 - 1853

Burupeak laster amaitu ziren Báb-en mezuaren alde azaldu zenean. Báb-en hilketa eta gero bábí-en aurka sortu zen bortxakeripean Bahá'u'lláh-k bere jabego guztiak galdu, eta atxilotuta, torturatuta eta Otomandar inperiora erbesteratuta izan zen.

Erbesteraldia 1853-1892

Thumb
Bahá'u'lláh-ren erbesteraldiak.

Hasieran, Bagdad-era bidali zuten eta han 1863. urtean Báb-ek agindutakoa Bera zela aldarrikatu zuen. Bagdad-etik Konstantinoplara, Hadrianopolis-a eta azkenean 1868. urtean gaur egun Israelen dagoen Akre hiri presondegira eraman zuten.

Hadrianopolis-etik eta geroago Akre-tik bere garaiko agintariei zenbait gutun bidali zizkien. Eskutitz horietan gizateriaren baterapen hurbila eta munduko zibilizazio berriaren sorrera aldarrikatzen zuen. XIX. mendeko lehendakari, enperadore eta erregeen arteko tirabirak konpondu, armamentuak murriztu, eta indarrak munduko bakea ezartzeko erabil zitzaten deialdia egin zien.

Bahá'u'lláh Bahjí-n hil zen, Akre-ko iparraldean eta han lurperatu zuten. Bere ikasbideak ekialde ertainetik haraindi zabaltzen hasi ziren laster eta mundu mailako erkidegoa sortu dute.

Idazlanak

Bahá'u'lláh-k milaka gutun eta liburu idatzi zituen, gehienak arabieraz eta batzuk persieraz, 1994an 7.160 artxibatuta zeuden Haifako Idazteunen Ikasketarako Zentroaren artxibategian. lauzatxoen mikrofitxen kopiak ere gorde dira munduan zehar hainbat lekutan. Bere testu asko ebatsiak edo txikituak izan dira, beste hainbeste partikularren esku daude oraindik orain, idazki gehienak gutun pertsonalak baitziren, zenbaitetan pertsona hark egindako galerei erantzuteko, besteetan adorea emateko. Gutunak jaso zituzten bahá'í haien oinordekoentzat altxor handiak dira, halere 1994tik aurrera artxibatutako idazkien kopurua bikoiztu egin da.[13]

Hona hemen Bahá'u'lláh-ren idazlan ezagunenak [14]

Irakeko garaia

(1857-58) Chahár Vádí (Lau haranak)

(1857-58) Kalimát-i-Maknúnih (Hitz Ezkutuak) [15] persieraz eta arabieraz idatzita dago, esaera moralen bilduma gisa. Bahá'í fedearen muin etikoa azaltzen du.

(1857-63) Haft-Vádí (Zazpi Haranak), Bahá'u'lláh-k persieraz idatzitako liburu mistiko ezagunena. Qadiri ordenako Xekh Muhiyu'd-dín-entzat idatzia.

(1862) Kitab-i-Iqan (Ziurtasunaren liburua) [16] Bahá'í fedearen oinarri doktrinala. Koranetik nahiz Itun zahar eta Berritik ateratako aipuen bitartez erlijioaren jarraitasuna azaltzen du.

(1863) Lawh-i-Ayyúb (Job-en lauzatxoa)

(1863) Lawh-i-Malláhu'l-Quds (Marinel Santuaren lauzatxoa)

Errumeliako garaia

(1864-68) Mathnavíy-i-Mubárak: "Bedeinkatuaren Olerkia"

(1864-68) Súrihs of Hajj "Erromesaldiko lauzatxoa"

(1865) Lawh-i-Ahmad "Ahmad-en lauzatxoa" Arabieraz

(1865) Lawh-i-Ahmad "Ahmad-en lauzatxoa" Persieraz

(1865-66) Lawh-i-Bahá "Aintzaren lauzatxoa"

(1865-66) Súriy-i-Damm "Odolaren lauzatxoa"

(1866) Lawh-i-Rúh "Espirituaren lauzatxoa"

(1866-68) Lawh-i-Ashraf "Zintzoaren lauzatxoa"

(1867-68) Asl-i-Kullu'l-Khayr: "Jakituriazko Hitzak"

(1867-68) Súriy-i-Mulúk "Erregearen lauzatxoa"

(1867-68) Súriy-i-Ghusn: "Adarraren lauzatxoa"

(1867-69) Lawh-i-Sultán: "(Nasiri'd-Din Shah) Subiranoaren lauzatxoa"

(1867) `Lawh-i-Napulyún: "Napoleon III-ari zuzendutako I. lauzatxoa"

'Akkako garaia

(1868) Lawh-i-Ra'ís: "Ali Pasha, Lehen ministroari zuzendutako lauzatxoa"

(1868-70) Lawh-i-Malik-i-Rus: "Tsar Alexander II-ari zuzendutako lauzatxoa"

(1868-70) Lawh-i-Malikih "Victoria erreginari zuzendutako lauzatxoa

(1869) Lawh-i-Ridván: "(Ridván) Paradisuko lauzatxoa"

(1869) Lawh-i-Fu'ád "Fu'ád Páshá-ri zuzendutako lauzatxoa"

(1869) Lawh-i-Napulyún "Napoleon III-ari zuzendutako II. lauzatxoa"

(1869) Lawh-i-Páp: "Pius IX aita santuari zuzendutako lauzatxoa"

(1869) Súriy-i-Haykal: "Gorputza/Tenpluaren lauzatxoa"

(1870-75) Lawh-i-Tibb: "Medikuari zuzendutako lauzatxoa"

(1870-77) Lawh-i-Mánikchí Sáhib: "Mánikchí-ri zuzendutako lauzatxoa"

(1870-77) Lawh-i-Haft Purshish "Zazpi Galderen lauzatxoa"

(1871) Lawh-i-Qad Ihtaraqa'l-Mukhlisún "Suzko lauzatxoa"

(1873) Kitáb-i-Aqdas: "Libururik sakratuena"

(1873-74) Lawh-i-Hikmat:, "Jakituriaren lauzatxoa"

(1877-79) Lawh-i-Burhán: "Adierazpenaren lauzatxoa"

(1879-91) Tajallíyát: "Distirak"

(1879-91) Bishárát "Berri pozgarriak"

(1879-91) Lawh-i-Ittihád: "Batasunaren lauzatxoa"

(1879-91) Súriy-i-Vafá: "Vafa-ri, Muhammad Husayn-i zuzendutako lauzatxoa, 'Vafá'" ["fideltasuna"]

(1879-91) Kalimát-i-Firdawsíyyih: Paradisuko Hitzak

(1879-91) Lawh-i-Aqdas "Lauzarik sakratuena" edo "Kristauei zuzendutako lauzatxoa"

(1879-91) Kitáb-i-`Ahdí "Itunaren liburua"

(1879-91) Lawh-i-Dunyá: "Munduko lauzatxoa"

(1882) Lawh-i-Maqsúd: "Desiratuaren lauzatxoa"

(1885-88) Ishráqát: "Ospeak"

(1888) Tarázát: "Edergarriak"

(1891) Lawh-i-Karmil "Karmel mendiko lauzatxoa"

(1891) Lawh-i-Ibn-i-Dhib: "Otsoaren semeari idatzitako gutuna"


Azalpen-oharrak


Erreferentziak

Bibliografia

Ikusi, gainera

Kanpo loturak

Wikiwand in your browser!

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.

Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.