Baeserte
Erromatar garaiko Akitaniako idazkunetan agertzen den jainkoa From Wikipedia, the free encyclopedia
Baeserte edo Baeserta Akitania erromatarraren garaian Pirineo aldean gurtzen zen jainko bat da, eusko-akitanierazko izena bide duena. Berari oparitutako aldareak Gourdan-Polignan herrian, Garona Garaia eta Sosten Pirineo Garaietan aurkitu zituzten. Gourdan-Polignanetik, gertu dagoen Seilhan udalerrian, Bazert auzoan aurkitu zen bere aldarea. Euskal baso (edo basa, basati) hitzaren bidez esanahia eman diote hainbat ikertzailek. Aurkikuntza egin zen lekuaren izenak (Bazerteko Gurutzea, Bazert auzoa), jakina, jainko horrekin erlazionatzen dira.
Ez dugu bere ezaugarrien berri, baina Nôtre-Dame-du-Bazert kaperan topatutako bere aldarean, ardo anfora bat (eta ez libazio pitxar bat, ohikoa den bezala) eta basurde bat marraztu ziren erliebean. Ikonografia ez-ohiko horrek ehizarekin eta ardoarekin lotutako errituzko bankete zelta gisa ulertu izan dute ikerlariek, eta ez, erromatar erara egindako gurtza jarduera gisa.
Saint-Exupère-du-Bazert parrokia bat egon zen Senta Gabèla (ok) / Cintegabelle (fr) udalerrian.
Etimologia
Jose Migel Barandiaranek lehen aipatutako aurkikuntza kontutan hartuz zera dio; balitekeela harreman izatea basurde marrazki hau eta Baeserte izenaren artean. Hau horrela, Baeserte jainko-basurdea litzateke.
Bernardo Estornes Lasa iritzi berberekoa da.
Toponimia
- Aldaretako bat azaldutako auzoak Basert izena dauka. Toponimoak berez jainkoaren izena gorde du.
- Montréjeau herritik gertu, "Le Basert" toponimoa gorde da baita ere.
Inskripzioak

- "Baeserte / deo / Harbelex / Harsi f(ilius) / v(otum) s(olvit) l(ibens) m(erito)". Baeserte jainkoari botoz egindako inskripzioa, Gourdan-eko Bazert auzoan aurkitua. Itzulpena: «Baeserte jainkoari Harsus-en (hobe Hars-en) seme den Harbelex-ek (eskaini dio aldare hau), gogo onez eta zuzenbidearen arabera konplitu du bere botoa[1]». Katalogazio identifikadoreak: CIL[2] 13, 00085 = D[3] 04519 = CAG[4]-31-02, 170 or. Julian Sacazeren 203. zenbakidun inskripzioa da. Idazkun honetan beste euskal izenak daude: Hars (Hartza izan daitekeena) eta Harbelex[5].
- B(aeserte?) d(eo?). Gembrien aurkitua. Katalogazio identifikadoreak: CIL 13, 00085 = D 04519 = CAG-31-02, 170 or.
- B(aeserte?) d(eo?) Sosten aurkitua. Katalogazio identifikadoreak: CIL 13, 00318b
Erreferentziak
Bibliografia
Kanpoko loturak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.