From Wikipedia, the free encyclopedia
Batallón Vasco Español (BVE) Espainiako zerbitzu sekretuek gerra zikinerako 1975etik 1982ra artean erabili zuten izenetako bat da. Ekintza ugari hartu zituen bere gain batez ere militante abertzaleen kontra, horietako asko Ipar Euskal Herrian. 27 hildako eta 24 zauritu leporatzen zaizkio[1].
Batallón Vasco Español | |
---|---|
Datuak | |
Mota | erakunde terrorista |
Herrialdea | Espainia |
Ideologia | Espainiar nazionalismoa |
Kokapen politikoa | Eskuin-mutur |
Historia | |
Sorrera | 1975 |
Desagerpena | 1981 |
Espainiako zerbitzu sekretuen menpean ziharduen sareak BVE izenaz gain, beste izen batzuk ere erabili zituen mota horretako ekintzetarako: Triple A (edo Alianza Apóstolica Anticomunista), (Guerrilleros de Cristo Rey, Anti Terrorismo ETA (ATE), Primera Línea de Fuerza Nueva, Grupos Armados Españoles, Accion Nacional Española ... Askotan ere, izen desberdinak erabiltzen ziren egileak berberak izan arren.
BVE 1982. urtean desagertu zen, otsailaren 23ko estatu kolpearen inguran CESIDen barruan sortutako iskanbilen testuinguruan. Dena dela, Espainiako gobernua PSOEren eskura pasatzerakoan GAL siglak sortu ziren gerra zikinaren ekintzak aldarrikatzeko.
2015eko azaroan, eskandalua piztu zen, Ladislao Zabalaren omenezko testua zekarren argazki handi bat jarri baitzuten espainiar ultraeskuindarrei lotutako Madrilgo Los Cien Balcones jatetxean. Ladislao Zabalak 1980an Batallon Vasco Españolen izenean hainbat atentatu egin zituen, eta izualdia sorrarazi zuen Hernani, Andoain eta Astigarraga artean (Gipuzkoa). Atentatu haietan zazpi euskal herritar hil zituen Zabalak, eta Espainiako Auzitegi Nazionalak 231 urteko espetxealdira kondenatu zuen.[2][3]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.