From Wikipedia, the free encyclopedia
Austriako Ondorengotza Gerra 1740-1748 urteetan Europako estatu guztietara hedatu zen gerra izan zen, Habsburgo etxearen ondoregotza eskubideak zirela-eta.
Austriako Ondorengotza Gerra | |||
---|---|---|---|
Fontenoyko gudua, Pierre L'Enfanten margolana, 1747 | |||
Data | 1740ko abenduaren 16 – 1748ko urriaren 18 | ||
Lekua | Europa, Ipar Amerika eta India | ||
Emaitza | Maria Teresa I.a Austriakoak tronua mantendu zuen | ||
Gudulariak | |||
| |||
Buruzagiak | |||
| |||
Karlos VI.a Austriako enperadorea hil zenean, Europako estatu ahaltsu batzuek ez zuten inperioa haren alaba Maria Teresaren eskuetan geratzea onartu, eta berehala hasi ziren tirabirak. Frederiko II.a Prusiako erregeak eman zuen lehen urratsa eta Silesia hartu zuen 1740an. Frantzia, Espainia, Bavaria eta Saxonia Prusiaren alde jarri ziren eta Karlos Alberto Bavariakoa izendatu zuten Austriako enperadore, Karlos VII.a deituraz.
Britainia Handia eta Herbehereak Austriaren alde agertu ziren. Frantsesek eta bavariarrek Austria Garaia eta Bohemia hartu zituzten. Prusiak, bere aldetik, bakea izenpetu zuen Austriarekin, ordainean Silesia hartuta (Breslau, 1742; Dresden, 1745). Bavariak atzera egin zuen 1743an eta Frantzia bakarrik geratu zen Ingalaterraren aurrean. Frantzia Herbehereez jabetu zen (1747-1748), baina Akisgrango Hitzarmenak (1748) gauzak lehen bezala utzi zituen eta Maria Teresaren erregetza onartu behar izan zuen Frantziak.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.