Remove ads
jendaurreko diskurtsoari laguntzeko erabiltzen den baliabide digital, irudi eta testu laburrak erakusten zaie entzuleei, diskurtsoaren osagarri From Wikipedia, the free encyclopedia
Aurkezpen digitalak jendaurreko diskurtso edo hitzaldietan hizlariak erabiltzen duen aurkezpen edo komunikatzeko teknika bat da, non diskurtsoa aurretik prestatu eta era digitalean sortutako testu eta irudiekin, maiz diapositiba moduan eraturik, osatzen den. Egun ordenagailu bati loturiko bideo proiektore edo arbel digital batez egiten dira. Horren aurrekariak diapositiba proiektore eta erretroproiektoreen bitartez egindako aurkezpenak dira.
Artikulu edo atal hau «Diaporama» artikuluarekin batu dadila proposatu da. (Eztabaida) |
Hizlariak aurretik prestatzen dituen irudiak eta hitzak, prestatutako diapositibak, diskurtsoaren eskema izango dira. Diapositibei esker diskurtsoa hobeto estrukturatzeko aukera dago eta bestalde, entzuleak ikus-entzule bihurtuko dira, horrela diskurtsoa erakargarriagoa izan dadin[1].
Interneten hamaika aholku topa daitezke aurkezpen digital onak prestatzerakoan kontuan hartu behar diren aholkukekin:[2]
Diapositiba aurkezpenek zenbait kritika jaso dituzte: aurkezpen programek eskaini eta erruz erabiltzen diren puntuz puntuko analisiak kasu batzuetan errealitatea sinplifikatuegi bat islatzen duela aipatu da.[4].
Aurkezpen digitalak prestatzeko tresna informatiko klasikoenak Microsoft enpresako bulegoko paketeko PowerPoint aplikazioa eta LibreOffice paketeko LibreOffice Impress aplikazioa[5] dira. Baina badira beste hainbat tresna informatiko[6] ere bai: Prezi, Emaze, Brainshark, Haiku Deck, Keynote...
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.