Atxako aztarnategia Gasteiz iparraldean, Zadorra ibaiaren gainean, dagoen aztarnategi arkeologikoa da.
Zehazki Zadorra etorbidea eta Wellingtongo dukea kaleen elkargunean. Gaur egun, Zadorrako hiri-inguruko parkearen zati da.[2]
Asentamendu hau leku estrategikoan kokaturik zegoen, Zadorraren gaineko muinotxo batean egonik, Arabako Lautadaren mendebalde osoa begiz menderatzen baitzen bertatik.
Kokalekuaren indusketak 1982tik 1988ra egin ziren. Lan hauetan ikusi zenez, bi asentamendu mota egon ziren:[3] Burdin Aroko herri gotortua eta erromatar garaiko kanpamendua.
Burdin Aroko herri gotortua
Bertako lehen asentamendua Kristo aurreko IV. eta III. mendeen artekoa izan zen. Ez da ezagutzen segurtasunez zein tributakoak ziren bigarren Burdin Aroko biztanleak, baina indusketetan aurkitutako objektu eta ohituren arabera, eragin zeltiberiko nabarmena zuten. Ikerketa arkeologikoek diotenez, lehen biztanle hauek bertan mende batez bizi ondoren, tokia okupatu gabe geratu zen[4].
Atxako kanpamendu militarra
Kristo ondoko I. mendean, Flaviotarren dinastiaren garaian, erromatarrek Atxako muinoa okupatu zuten eta gune militarra eraiki zuten, luze iraun ez zuena, agian gotorleku laguntzaile bat[5].
II. mendekoak diren material hauek aurkitu ziren: terra sigillata hispanikoaren materialak, zeramika arrunta, hondoa apaindua duen beirazko botila bat, burdinazko iltzeak eta txapak, berunezko bi pisu, etab.; guzti hori etxe baten inguruan.[6]
Ikus, gainera
Erreferentziak
Bibliografia gehiago
Kanpo estekak
Wikiwand in your browser!
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.