Asier Gerrikaetxebarria
bilbotar gidoigilea From Wikipedia, the free encyclopedia
Asier Gerrikaetxebarria López (Bilbo, 1976ko ekainaren 11) bizkaitar gidoigilea da, besteak beste Operación Marea Negra (2022), La pasajera (2021) eta Errementari (2017) lanengatik ezaguna.[1]
Asier Gerrikaetxebarria | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bilbo, 1976ko ekainaren 11 (48 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Familia | |
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | gidoilaria, zinema ekoizlea eta film-zuzendaria |
![]() ![]() |
Biografia
Ibilbide profesionala telebistan hasi zuen, Un Paso Adelante (2002) edo Tinguaro: The Sun Lizards (2002) bezalako fikzioetarako idatziz. 2004an Golpe de suerte bere lehen film laburra egin zuen (gidoia eta zuzendaritza).[2]
2011n gidoia partekatu zuen Xabier Etxaniz Petralandarekin Por los camareros filmean. Telebistarako gidoiak eta film laburrak tartekatu zituen Errementari (Paul Urkijoren opera prima. 2017). Ondoren, Cuando dejes de quererme (Igor Legarretaren opera prima ere). Urte berean 70 Binladens filmatzen hasi ziren (Koldo Serra. 2018)[2]
FANTen (Bilboko Fantasiazko Zinemaren Jaialdia) ere programatzaile lanak eta Zinebin (Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdia) kolaboratzaile lanak egin ditu. FAGAko (Ikus-entzunezko Gidoilarien Elkarteen Foroa) eta EHGEPeko (Euskal Gidoilarien Elkartea) zuzendaritza batzordeko kidea ere izan da.[2][3]
Filmografia
Urtea | Izenburua | Asierren parte-hartzea | Luzapena | Mota |
---|---|---|---|---|
2002 | Un Paso Adelante | Gidoia | 11 minutu | Laburmetraia[4] |
2002 | Tinguaro: The Sun Lizards | Gidoia | 13 minutu (kapitulu 1) | Telesaila[5] |
2004 | Golpe de suerte | Gidoia | 19 minutu | Laburmetraia[6] |
2010 | No soy como tú | Gidoia | - | Telesaila [7] |
2011 | Por los camareros | Gidoia | 11 minutu | Laburmetraia[8] |
2011 | Iceberg | Gidoia | - | Telefima[9] |
2013 | Showdown in Zanzibar | Gidoia | 7 minutu | Laburmetraia [10] |
2017 | Errementari | Gidoia | Ordu 1 eta 38 minutu | Pelikula [11] |
2018 | Cuando dejes de quererme | Gidoia | Ordu 1 eta 41 minutu | Pelikula [12] |
2018 | VPO: Vecinos por obligación | Gidoia | Kapitulu guztietan | Telesaila[13] |
2018 | 70 Binladens | Gidoia | Ordu 1 eta 40 minutu | Pelikula [14] |
2019 | Ihesaldia | Gidoia | Kapitulu guztietan | Minitelesaila[15] |
2021 | La pasajera | Gidoia | Ordu 1 eta 30 minutu | Pelikula[16] |
2022 | En temporada baja | Gidoia | Ordu 1 eta 36 minutu | Pelikula [17] |
2024 | Operación Marea Negra | Gidoia | 50 minutu (5 kapitulutan: 3.1, 3.2, 3.3, 3.4 eta 3.5) | Minitelesaila[18][19] |
2024 | Mano de hierro | Gidoia | Ordu 1 eta 2 minutu (kapitulu bat: 1. denboraldiko 3. kapitulua) | Minitelesaila [20] |
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.