From Wikipedia, the free encyclopedia
Arthur McBride irlandar folk abesti bat da. Lehenbiziko aldiz 1840 inguruan Irlandako Limerickeko konderrian Patrick Weston Joycek jaso zuen; bai eta Donegalgo konderrian George Petriek ere. Abesti honen hainbat bertsio Irlandatik kanpo ere topatu izan dira, esate baterako Eskozia edota Ingalaterrako Suffolk eta Devon udalerrietan, baina doinu arras ezberdinaz. Abestia protesta abesti bat baino "soldaduskaren aurkako" kategorian sailkatu daiteke.
Arthur McBride | |
---|---|
Jatorria | |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | protesta abestia |
Abestian narratzailea eta bere lehengusua den Arthur McBride paseatzera atera eta britainiar gudarozteko hiru erreklutatzaile hurbiltzen zaizkie, erreklutamentu serjentua, kaboa eta baterista gazte bat. Erreklutatzaileek narratzailea eta Arthur McBride gudarostean sartzeko konbentzitzen saituko dira, Erresuma Batuko erregearen zerbitzupean egotearen bertuteak goratuz, harek xahutzeko sobera diru eta arropa ederra dituela aipatuz. Arthur McBridek erreklutatzaileari haiei elkartu ezkero arropa trukean bakarrik jasoko dutela eta Frantziara joan ezkero heriotza ziurtatua dagoela die. Erreklutatzaileak Arthur McBriden erantzuna Erregearen aurkako irain gisa hartuko du, Arthur eta narratzailearekin haserretuz, eta haien aurka bere ezpata erabiliko duela mehatsatuko die. Orduan, Arthur eta narratzaileak heuren shillelagh makilekin (usadiozko irlandar makilak) erreklutatzaileak eta baterista gaztea buruan astindu eta jipoitu ondoren haien dirua bereganatu, eta ezpatak eta bateriaren danborra itsasora jaurtiko dituzte.
"Arthur MacBride" abestiak musikari eta talde ugariren bertsioak izan ditu, tartean Bob Dylan (bere Good as I Been to You diskoan), Planxty, Martin Carthy eta Paul Brady.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.