Arrotxapea zubia
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Arrotxapea zubia edo Larruginen zubia (gaztelaniaz Puente de la Rochapea edo Puente de los Curtidores) Nafarroako Iruñea hiriburuko zubi bat da.
Arrotxapea zubia Larruginen zubia | |
---|---|
Arrotxapea zubia, Gasaren eskortak eta Arga ibaiaren ikuspegia, Iruñeko harresien gainaldeko Ingurubideko pasealekutik ikusita. Irudi gehiago | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Nafarroa Garaia |
Udalerria | Nafarroa Garaia eta Iruñea |
Koordenatuak | 42°49′11″N 1°38′55″W |
Arkitektura | |
Gurutzatzen du | Arga |
Arrotxapeako Errotazar kalea, eta Santo Domingoko aldapa eta Larruginen aldaparen artean kokatua dago.
Arga ibaia zeharkatzen du, Arrotxapea eta Iruñeko Alde Zaharra elkarlotuz, izan ere gaur egun Arrotxapea auzotik zubia zeharkatu eta Iruñeko harresien oinpean dagoen Iruñeko harresietako igogailua hartu ezkero berehala Alde Zaharrera zuzen-zuzenean iristeko aukera dago.
Aldiz, Iruñeko harresietako igogailua eraiki aurretik hau ezinezkoa zen, Arrotxapea zubia iragan eta Alde Zaharrera iristeko bi aukera besteri ez zeuden: bata, eskuinera jo eta harresiaren behealdetik iragan eta Alde Zaharrera Curtidores aldapan gora igo eta Ate Berritik sartzea zen; bestea, ezkerretara jo eta Ronda pasealekua eta Santo Domingoko aldapatik gora joanez.
Erdi Arokoa zubia da, nahiz eta ondoren egin dizkioten aldaketa guztiek noiz eraiki zuten jakitea eragozten duten. Zubia zabaltzeko eta, hartara, ibilgailuak igarotzeko lanak egin zituzten. Edonola era, badirudi Arrotxapea auzoari lotuta sortu zutela eta XVIII. mendea baino lehenago jada zubia bazegoela egiaztatzen duten dokumentuak badaude. Garai batean, eskulangileek larruazalak zintzilik jartzen zituzten zubi honetan, eta horregatik iruindarrek beste Curtidores zubia izenez ere deitzen hasi zitzaizkion.
San Fermin jaietan, zezenak Gaseko kortetatik zubia hau zeharkatuz Santo Domingoko kortetara eramaten dituzte (Santo Domingoko aldaparen hasieran), handik goizeko 8etan zezenak Iruñeko entzierroan ateratzen direlarik.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.