Arrosa xuriaren azpian ahozko euskal literaturako erromantze ezaguna da. Hiru kapitainak izenarekin ere ezagutzen da.

Datu azkarrak Egilea(k), Argitaratze-data ...
Arrosa xuriaren azpian
Haizearen, Txomin Artolaren, Amaia Zubiriaren eta Anje Duhalderen musika-lana
Egilea(k)Haizea, Txomin Artola, Amaia Zubiria eta Anje Duhalde
Argitaratze-data1922
Ezaugarriak
Hizkuntzaeuskara
Deskribapena
Honen parte daHaizea
Euskal Kantutegi Herrikoia
Itxi

Historia

Resurreccion Maria Azkuek bildu zuen Donapaleun (Nafarroa Beherea)[1] eta Cancionero Popular Vasco-ren 821 alean argitaratu, 1922 urtean[2]. Aita Donostiak Senperen (Lapurdi) bildu zuen[3]. 1977an Haizea taldeak ezagutarazi zuen[4][5][6].

Hitzak

Honako hitz hauek Azkuek bildutakoak dira, Euskal Kantutegian daudenak[2].

Arrosa xuriaren azpian anderea lokhartu,
elurra bezain xuri, iruzkia bezain ederrik,
hirur kapitainek zeraukaten gortez inguraturik.

Kapitainek yoan ziran beren zaldiak harturik
hartu zuten anderea mantoz hontsa trozaturik
gero Pariserat ereman zuten Aitak jakin gaberik.

Parisen ostaliersak bazuen salutatu berriak ere galdatu
¿bortxaz ala amodioz jina zara, andrea? Errazu.

Ez, ez, ene bihotza arras bortxaz jina duzu:
hirur kapitainek galeriatik harturik jina nuzu.

Kapitainek hori entzunik jiten dire andereagana
-Anderea, afal zite eztirik eta trankilik;
hirur kapitain izanen tuzu gaur zure zerbitzari.

Anderea ori entzunik hila zuzun erori,
kapitainak yoan ziren beren zaldiak harturik,
nigar egiten zutelarik andereari dolu eginik.

Handik hirur egunen buruan andereak aitari
aihu: ai aita, ni orai hemen niagozu,
birjinitatearen nahiz begiratu hilaren egon nuzu.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Wikiwand in your browser!

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.

Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.