Arraraingo San Joan baseliza
eraikitako euskal ondare nabaria Burgun From Wikipedia, the free encyclopedia
eraikitako euskal ondare nabaria Burgun From Wikipedia, the free encyclopedia
San Joan baseliza Arabako Burgu ondoan daogen Arrarain herri hustuko eraikina da. XII. mendean eraikia, erromaniko estilokoa da. Donejakue Bidean dago eta oinarrizko Arabako Kultura Ondasuna gisa sailkatuta dago.[1][2]
Arraraingo San Joan baseliza | |
---|---|
Euskal Herriaren barnealdeko Donejakue bidea | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Araba |
Herria | Burgu |
Koordenatuak | 42°51′07″N 2°32′19″W |
Arkitektura | |
Estiloa | arkitektura erromanikoa |
Ondarea | |
15 | |
Eraikuntza hau Arrarain izeneko aspaldiko herrixkaren azken testigantza da. Herri hau XIV. mendean hutsik gelditu zen. Eremu hau herritarrek “Erromatarren Bidea” deitutakoaren ondoan kokatuta dago, Araba gurutzatzen zuen Burdeos-Astorga erromatarren galtzadaren gertutasuna adierazten digunak. Mendeetan zehar baseliza funtzioa betez, Burguko herritarrek, eliza mantentzeaz arduratu zirenak, eliztxoren ipar horman hilerria kokatzea erabaki zuten, hau dela-eta, gaur egun, herriko hilerriaren kapera gisa funtzionatzen du.[3]
Laukizuzeneko oinplanoa duen eliz zaharra, zirkuluerdi formako absidea du. Egungo eraikinan elementu erromaniko ugari ikus daitezke: presbiterioa, kanoi ganga, absidea, azken honek esfera-laurdeneko gangaz. Erromanikoa da baita ere erdi puntuko garaipen arkua. Kapiteletan irudi geometrikoak eta pertsonaia hegaldunak ikus daitezke. Baselizaren alde erromanikoak harlanduz eraikiak dira. Horma bularrak ere erromanikoak dira.[4]
Habeartea XVIII. mendean zurez estali zen.
Bertako Andre Maria Zuria, XIV. mendean egina, Burguko elizan gordetzen da.
Baseliza eta, orokorrean, Arrarain herri hustua, erromatar galtzada eta Burguko nekropolia Abiadura Handiko Trenaren trazaketaren mehatxupean daude. Horrela salatu zuen Rafael Varón arkeologoak Arabako Batzar Nagusietan. Espezialistak beste motatako kulturaren eta lurraldearen gestioa eskatu zuen.[5]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.