Arctocebus
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Arctocebus, Angwantiboak edo Urrezko Pottoak Afrikan bizi diren bi primate biltzen dituen generoa da. Nigeria, Kamerun eta Kongoko Errepublika Demokratikoan bizi dira batez ere. Gehienez 22-30 zentimetro arteko tamaina dute eta ez dute isatsik. 500 gramo inguruko pisua dute.
Arctocebus | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Klasea | Mammalia |
Ordena | Primates |
Familia | Lorisidae |
Generoa | Arctocebus |
Espezieak | |
Eguneko zikloa | gaueko |
Larru horixka edo urre kolorekoa dute. Euren muturrak beste Lorisidaena baino punta handiagoa du eta belarrien itxura borobilduagoa da. Horregatik deitzen zaie Arctocebus, arctos hitzetik, hau da, hartza-
Bakartiak dira eta egunargitan bizi dira zuhaitzetan. Basoen behealdea nahiago izaten dute. Oso mugimendu geldoak dituzte, Lorisiformes gehienek bezala. Euren dietan batez ere intsektuak sartzen dira eta batzuetan fruituak.
Harrek ahal duten eme guztiekin izaten dituzte erlazioak euren lurraldearen barruan. Sexu harremana zuhaitzetatik eskegita egiten dute. Kumaldiak 130 egun irauten ditu eta kume bakarra dute. Hiru-lau hilabeteren buruan titia kentzen zaie eta 6 hilabeteren buruan independizatzen dira. 8-10 hilabeterekin helduak dira. Gehienez ere 13 urte bizi dira.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Arctocebus |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.