Arberatze
Nafarroa Behereko udalerri ohia From Wikipedia, the free encyclopedia
Nafarroa Behereko udalerri ohia From Wikipedia, the free encyclopedia
Arberatze Arberatze-Zilhekoa udalerriko herriburua da, Nafarroa Behereko Amikuze eskualdean. Herri honek, Zilhekoa gabe, 1841 arte aparteko udalerria osatu zuen.
Arberatze | |
---|---|
Euskal Herria | |
Kokapena | |
Herrialdea | Nafarroa Beherea |
Udalerria | Arberatze-Zilhekoa |
Herritarra | arberaztar |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°20′33″N 0°59′41″W |
Demografia | |
Biztanleria | 257 (2017) |
Herritarrei "arberaztar" deitzen zaie. Donibane Garazi herrialdeburura 34 km daude.
Lekuko zaharrek[1] Arberas (1125), Sanctus Laurentius de Arberaz (1160), Arberaz...formak biltzen dituzte; gogoan izan herri-izen honetatik datorren "Arberas", abizen gisa, Euskal Herri osotik zabaldu dela.
"Arbel" hitzean ustezko jatorria izanik, auzo-herria den Laphizketarekin bikote toponimikoa osa lezake, azken honek latinetik hartutako mailegua omen baitu oinarria, esanahi berberarekin (ikus Laphizketa).
Amiküze eskualdea historikoki zatituta zegoen hiru eremuetatik Biduze-haraindi izenekoan kokatuta dago; izenak adierazten duen gisan Biduze ibaiaren ekialdean dagoen zonaldeari deitzen zitzaion horrela. Herriaren mugak hauexek dira: ipar-ekialdean Zohota, ipar-mendebaldean Zohazti, ekialdean Aiziritze eta hegoaldean Behaskane eta Laphizketa daude, denak herri amikuztarrak; hego-ekialdean, aldiz, Zuberoako Pettarra eskualdearekin egiten du topo, Domintxaine-Berroetako lurrekin hain zuzen.
Altuera apaleko lurrak dira. Herriaren ekialdean Oihanto auzoa 115 mtan dago, herria bera 95etan eta mendebalderantz topatzen da herriko punturik baxuena, 60 bat m Aiziritzerekiko muga markatu eta urak Biduzen isurtzen dituen Eiheraxar errekaren bazterrean.
1695eko erroldan 40 etxerekin ageri da.
Berezko udalerri gisa ageri den erroldei dagokienez, 1793koan 193 biztanle zituen eta desagertu baino lehenagoko 1836koan 246. INSEEren datuak dira; fusioaren osteko udalerriaren datuak jakiteko, ikus Arberatze-Zilhekoa.
D 933 departamendu mailako errepidea da nagusia; Donapaleu kantonamendu eta eskualdeburutik abiatu ostean Aiziritze eta Arberatzeren artean pasatzen da, Salbaterrarako (Okzitania) bidean. Bertatik ateratzen den adar lokal batek lotzen du herria bera eta ekialderantz segituta Zilhekoara heltzen da. Tokiko beste errepide batek, herritik hegoaldera joz, D 11rekin (Donapaleu-Maule) bat egiten du.
Frantziako Iraultzan herriko apaiza zen Lafourcade-Saccarie, ezizenez "Saramone", erbesteratu zen eta elizan lapurretak suertatu ziren.
1841 arte herri honek udalerri propioa izan zuen. Urte horretan Zilhekoarekin fusionatu zen; harrezkero Arberatze-Zilhekoako udalburua da.
Nekazaritza, abeltzaintza eta erlezaintza izan dira herritar gehienen ohiko lanbideak. Azken hamarkadetan, aldiz dibertsifikazioa bizi izan du:
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.