From Wikipedia, the free encyclopedia
Apateismoa, apatia + teismo hitzen elkarketatik datorren neologismoa, Jainkoaren existentziarekiko edo existentziarik ezarekiko apatia-jarrera da. Sinesmen bat, aldarrikapen bat edo sinesmen sistema bat baino gehiago, jarrera xume bat da.[1][2][3] Robert Nash, Georgiako Mercer Unibertsitateko teologia-irakasleak sortu zuen terminoa 2001ean, ((Ingelesez): apatheism).[4][5]
Apateo bat jainkoak existitzen diren edo ez diren baieztapenak onartzeko edo baztertzeko interesik ez duen norbait da. Jainko edo jainkosa baten existentzia ez du, agian, erabat baztertuko, baina garrantzirik gabeko kontutzat jotzen du kontu hori apateoak.[6] Erregistratutako lehen apatikoetako bat, ezbairik gabe, Denis Diderot-ek (1713–1784) idatzi zuen:
« | "Oso garrantzitsua da astaperrexil handia perrexilarekin ez nahastea, baina Jainkoarengan sinestea edo ez sinestea, hori ez da kontu garrantzitsua". | » |
—Denis Diderot(1713–1784) |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.