From Wikipedia, the free encyclopedia
Aoi Matsuri (japonieraz: 葵祭 ) Kyotoko jaialdi xintoista da, hiriko hiru handienen artean dago. Maiatzaren 15ean izaten da. Aoi izenak "malba lorea" esan nahi du.
Aoi Matsuri | |
---|---|
Datuak | |
Mota | matsuri (en) eta chokusai (en) |
Herrialdea | Japonia |
Jarduera | |
Honen parte | Three Great Festivals of Kyoto (en) |
Nihon Shoki liburuak dioenez jaialdia VI mendean sortu zen Kinmei enperadorearen garaian. Honchō getsurei (本朝月令) eta Nenchūgyōji hissho (年中行事秘抄) izkribuek dioetenz eurijasa handiak izan ziren uztak galdu eta izurriteak ekarri zituztenak. Kinmei enperadoreak mezulariak bidali zituen tenpluetara jainkoen aldeko ekintzak egiteko. Tartean zaldi lasterketak antolatu ziren.
Zaldi lasterketen ohitura urterkoa bihurtu zen eta zaldizko arkularitzarako (yabusame) bilakaera izan zuten. Berehala sona handia hartu zuten eta ikusle ugari izaten zituzten. IX mendean Kanmu enperadoreak Kyoto hiriburu bihurtzean Aoi Matsuri jaialdia abiarazi zuen.
Meiji berrezarkuntzan jaialdia bertan behera gelditu bazen ere 1885ean berriz abiatu zuten Kyoto biziberritzeko asmoz. Bigarren Mundu Gerran ere etenaldia izan zuen baina 1953tik aurrera urtero ospatu da.
Bi atal ditu; prozesioa eta santutegietako erritualak. Prozesioan Enperadorearen mezularia doa aurrean eta honen atzetik, bi idi-gurdi, lau behi, 36 zaldi eta 600 pertsona Heian Aroko jantziekin. Goizeko 10:30tan Kyotoko jauregi inperialetik abiatu eta Shimogamo santutegira doa eta ondoren Kamigamo santutegira.
Santutegi hauetan enperadorearen mezulariak eta Saiō-Daiek beren erritualak egiten dituzte. Saiō-Dai enperadorearen alaben edo arreben artean aukeratzen da eta hauek dira enperadorearen ordezkariak. Jaialdiaren aurretik Saiō-Daiak hainbat purifikazio zeremonia egin behar ditu.
Egunean zehar zaldi lasterketak eta zaldizkako arkulariek lehiaketak izaten dira.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.