Espainiar militar eta funtzionarioa From Wikipedia, the free encyclopedia
Antonio Luis Baena Tocón (1915-1998) espainiar militar eta funtzionarioa izan zen, Espainiako Gerra Zibilaren ondorengo urteetan Francisco Francoren diktadurako hainbat auzitegi militarren parte izan zena.
Antonio Luis Baena Tocón | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | 1915 |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | 1998 (82/83 urte) |
Jarduerak | |
Jarduerak | funtzionarioa |
1939 eta 1943 artean, alferez zela, Baena Tocón Prentsa Auzitegi Bereziari esleitu zitzaion.[1] Auzitegi honen lana Espainiako Bigarren Errepublikan komunikabideetan idatzi zuten pertsonak jazartzea eta purgatzea zen. Instrukzio-epailearen aginduz, Baena Tocónek Madrilgo Udal Hemeroteka ikertu zuen, idazleen eta kazetarien izenak jasoz, baita beren literatur lanetan burutu zituzten ustezko delituak ere.[2]
Hortaz gain, Baena Tocón Prentsa Auzitegi Berezi honekin lotutako hainbat gerra-kontseiluetako kide izan zen; besteak beste, 1940ko martxoan Miguel Hernández olerkariari heriotza-zigorra ezarri ziona (gero 30 urtetako kartzela-zigorrera kommutatu zitzaion). Baena Tocón prozesu honetako idazkaria izan zen, nahiz eta Zuzenbide Lizentziaturako irakasgai gutxi batzuk baino gaindituak ez izan.[3]
1966ko ekainean, Antonio Luis Baena Tocón Kordobako Udaleko kontu-hartzaile izendatu zuten;[4] lan honetan jardun zuen erretiroa hartu arte.[5] Hori baino lehen, Aldundiaren ikuskatzaileorde izana zen; biak ala biak, diktaduran ohikoa zen bezala, erregimenaren zerbitzura egindako merituen ordainetan.[6]
2019ko ekainean, bere semeak eskatuta, Alacanteko Unibertsitateak, Antonio Luis Baena Tocónek Miguel Hernándezen prozesuan izandako parte hartzeari buruzko informazio guztia bere artxibo dijitaletatik ezabatu zuen.[2] Honek Streisand efektu bat sortu zuen, Baena Tocónen izena trending topic bihurtuz.[7]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.