Probintziako diputazioak[1] edo aldundiak Espainiako probintzia gehienek dituzten gobernurako eta administraziorako erakundeak dira. Hego Euskal Herriko aldundien zuzeneko aurrekaria gobernu-erakunde subiranoak direnez, bilakaera ere bestelakoa izan dute eta, neurri txiki edo handiagoan, estatus eta ezaugarri bereziak izan dituzte.

1833an Javier de Burgosek diseinatutako Espainiaren zatiketa administratiboaren ondoren, 1836an probintziako aldundiak ezarri ziren. Horren aurretik, baina, Hirurteko Liberalean ezarri ziren, labur bada ere: 1820-1823an. Hego Euskal Herrian, Nafarroakoa 1836an sortu zen Erresumako Aldundia indarrez desegin zenean, baina 1840an jarri zen indarrean. Gipuzkoa, Bizkai eta Araban, aldiz, aldundi nagusiek uko egin zioten desegin eta probintziako aldundi bihurtzeari.

1877an, Hego Euskal Herria gerra legearen pean zela, Canovas del Castillo Espainiako lehen ministroak aldundi nagusiak nahitaez desegiteko agindua eman zuen, Bizkaikoa lehenik. 1878ko azaroko errege dekretu batez, Araba eta Gipuzkoako aldundi nagusiak desegin eta, trukean, probintziakoak eratu ziren, eta Espainiako gobernuak hautatu zituen ordezkariak. Gerra legea amaitu zenean, hala ere, sufragio mugatuko hauteskunde bidez aukeratzen ziren.

Ikus, gainera

Erreferentziak

Kanpo estekak

Wikiwand in your browser!

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.

Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.