From Wikipedia, the free encyclopedia
Antoni Maria Badia i Margarit (Bartzelona, Katalunia, 1920ko maiatzaren 30a - ibidem, 2014ko azaroaren 16a) kataluniar filologo eta hizkuntzalaria izan zen. 1948tik espainieraren katedraduna izan zen Bartzelonako Unibertsitatean, eta 1977az geroztik katalanaren gramatika historikoarena. Hurrengo urtean, 1978an, unibertsitate horretako errektore hautatu zuten, eta 1981 eta 1984an ere berriz hautatu zuten.
Antoni Maria Badia | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
(2009) | |||||||
1978 - 1986 ← Joan Obiols i Vié (en) - Josep Maria Bricall i Masip (en) →
1973 - 1976 ← baliorik ez - Germà Colón →
| |||||||
Bizitza | |||||||
Jaiotza | Bartzelona, 1920ko maiatzaren 30a | ||||||
Herrialdea | Katalunia | ||||||
Heriotza | Bartzelona, 2014ko azaroaren 16a (94 urte) | ||||||
Hobiratze lekua | Montjuïceko hilerria | ||||||
Hezkuntza | |||||||
Heziketa | Bartzelonako Unibertsitatea | ||||||
Hezkuntza-maila | doktoretza | ||||||
Hizkuntzak | gaztelania katalana | ||||||
Jarduerak | |||||||
Jarduerak | hizkuntzalaria, filologoa, unibertsitateko irakaslea eta erromanista | ||||||
Enplegatzailea(k) | Bartzelonako Unibertsitatea | ||||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||||
Kidetza | Acadèmia de Bones Lletres de Barcelona (en) Katalan Ikaskuntzaren Institutuko Filologia Saila North American Catalan Society Real Academia Española |
Badiaren lehen idazlanek aragoierari buruzko ikerketak biltzen zituzten: Contribución al vocabulario aragonés moderno (1948, Aragoieraren hiztegi modernoari egindako ekarpena) eta El habla del valle de Bielsa (1950, Bielsa haraneko hizkera). Katalanari buruz ere lan ugari egin ditu: Gramática histórica catalana (1950, Katalanaren gramatika historikoa); Gramática catalana (1962, Gramatika katalana); Llengua i cultura als Països Catalans (1964, Herrialde Katalanetako hizkuntza eta kultura); La lengua catalana de ayer y hoy (1973, Lehengo eta oraingo hizkuntza katalana); Veinticinco años de estudios sobre la lengua y la literatura catalanas (1950-1975) (1976, Hizkuntza eta literatura katalanari buruzko 25 urteko ikerketak (1950-1975)); Ciencia y pasión en la cultura catalana (1977, Jakintza eta grina kultura katalanean); Katalanaren gramatika historikoa liburuaren katalanezko argitalpena (1981) eta Lengua y sociedad. Etapas de la normalización (1982, Hizkuntza eta gizartea. Normalizazioaren aldiak).
Estudis Romànics aldizkariaren zuzendaria da, eta katalan filologiari buruzko hainbat aldizkaritako argitaratze-batzordetan parte hartzen du. Reial Acadèmia de Bones Lletres de Barcelonako, Institut d'Estudis Catalanseko, eta Real Academia Españolako kidea da. Halaber, American Association of Teachers of Spanish and Portugueseko ohorezko kidea da. 1995. eta 1996. urteetan, Fundació Jaume Iren eta Fundació Catalana de la Recercaren ohorezko sariak jaso zituen, hurrenez hurren, eta 2003.urtean, "Premi d'Honor de les Lletres Catalanes" saria.
Bere lan zientifikoa 600 izenburu baino gehiagoz osatzen da, eta horien artean hurrengoak nabarmendu daitezke:
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.